2019/10/09

Jerusalemgo proiektua uzteko eskatu diote berriz ere CAF enpresari
GARA|BEASAIN

CAFeko enpresa batzordeak Jerusalemgo proiektuan ez parte hartzeko eskatu dio berriz ere zuzen- daritzari, argudio politikoei beste batzuk batuz.

Batetik, ondorio ekonomikoez ohartarazi du: «Gogoratu behar da Europako enpresa garrantzitsuenak, hala nola Alstom, Siemens eta Systra (Frantziako SNCFren filiala), Kanadako Bombardier eta Australiako Mcquarie ere atera egin zirela proiektu honetatik, lizitazioa eman aurretik. Era berean, Palestinako agintaritza Espainiako Gobernuarekin harremanetan jarri omen dela diote, esku har dezan CAFi obra honetan parte hartzeari uko egin diezaiola eskatuz, eta BDS mugimendutik presioa egiten ari dira CAF horretara bultzatzeko».

Bestetik, «inork ezingo du CAFeko langileen segurtasuna bermatu obran bertan lan egin behar izanez gero», erantsi du enpresa batzordeak.