GARA
Bilbo

Erretiro duina eskatu dute lan partziala duten emakumeek

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak hala ohartarazita, Gizarte Segurantzak lanaldi partzialean aritu diren langileen pentsioen kalkulurako formula aldatuko du, genero diskriminazioa dela-eta. Alta, LABek salatu zuen aldaketa horrek epaia publiko egin ostean tramitatutako erretiroei soilik eragingo diela, «milaka emakume» bazterrean utzita.

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak maiatzean ebatzi zuen lanaldi partziala daukaten langileen pentsiorako kalkulua erregulatzen duen Espainiako araudia legez kanpokoa dela, emakumeak diskriminatzen dituelako. Madrilek kasu egin zion Europak egindako ohartarazpenari, eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalak aho batez erabaki zuen lanaldi partziala daukaten langileen pentsioa kalkulatzeko egun erabiltzen den formula baliogabetzea.

Berriki, Gizarte Segurantzak adierazi du Legea erreformatu behar dela Auzitegi Konstituzionalak ezarritako epaira egokitzeko. Alabaina, epaiaren aurretik aitortutako erretiro pentsioak «berrikustea» exijitu zuen atzo LABek; izan ere, erreformak epaiaren publikazio datatik aurrera –abuztuaren 12tik– tramitatutako eta data horretan tramitatzen ari ziren erretiroei bakarrik eragingo die.

Hala, lanaldi partzialean aritutako hainbat emakumek salaketa jarri eta agerraldia egin zuten atzo Gizarte Segurantzaren Bilboko egoitzan, «dagokien erretiroa jasotzeko». LABeko Idazkaritza Feministako ordezkariek babesa erakutsi zieten emakumeei.

«Ez hanka ez buru»

Konstituzionaleko epaiak onartzen du lanaldi partzialeko langileei murrizketa bikoitza aplikatzen zaiela erretiroan; batetik, oinarri erregulatzailearen murrizketa eta, bestetik, kontratazio epearena. Gizarte Segurantzak Legea erreformatu bitartean aplikatuko dituen irizpideen artean murrizketa bikoitza ezeztatzea dago, partzialitatearen koefizientea aplikatzeari utziz.

Neurri hori begi onez ikusi du LABek; ez, ordea, Gizarte Segurantzaren beste irizpide batzuk. Hala, lanaldi partzialeko erretiro pentsioen kalkulua ez ezik, ezgaitasunengatik jasotzen diren pentsioak ere kontuan izan behar direla adierazi du.

Bestalde, sindikatuak dio ez duela «ez hanka ez buru» epaiaren aurretik erretiratutako lanaldi partzialeko langileak irizpide berrietatik kanpo uzteak, horrek «milaka langile zigortuko» dituelako, «legedi diskriminatzaile baten arabera egin baitiete pentsioen kalkulua».

«Milaka» diskriminazio

Horregatik, sindikatuak aldez aurretik aitortutako erretiro pentsioen berrikuspena eskatu zuen atzo, «horiek ere irizpide berriaren onurak jaso ditzaten Espainiako Auzitegi Konstituzionalak epaia argitaratu zuen egunetik aurrera», eta gauza bera egingo du ezgaitasunen ondorioz aitortutako pentsioekin.

LABek zehaztu zuen Gizarte Segurantzak zuzenketa egitea planteatu duela «ez Estatuko botere politikoek eta erakundeek horretarako borondatea erakutsi dutelako, Europako auzitegiek aurretik hartutako epaiek Estatuko auzitegiak behartu dituztelako baizik».

Gogorarazi zuen, halaber, baieztatu daitekeela Estatuko legediak «milaka emakume diskriminatu dituela».

PNV, PSE y PP rechazan tramitar una proposición de EH Bildu para favorecer la estabilidad en el empleo público

PNV, PSE y PP rechazaron ayer, en el pleno del Parlamento de Gasteiz, la tramitación de una proposición de ley de EH Bildu para reducir la temporalidad y estabilizar el empleo público en la Administración de la CAV. Elkarrekin Podemos votó a favor de la tramitación del texto.

Los grupos del PNV y del PSE argumentaron que el texto de EH Bildu carece de las «garantías» necesarias y que no es más que una «copia mutilada» del proyecto en el que ya trabaja el Gobierno de Lakua. La propuesta de EH Bildu respondía al objetivo de convertir en fijo el empleo temporal estructural y estabilizar las plantillas por medio de sucesivas convocatorias de oposiciones.

Durante el pleno, la parlamentaria soberanista Rebeka Ubera acusó al Ejecutivo de Iñigo Urkullu de carecer de «voluntad» real para acabar con el problema de la temporalidad en el empleo público, el cual, subrayó, requiere de una solución «urgente».

Por su parte, ELA consideró «inadmisible» el rechazo de la Cámara a esta iniciativa, la cual suponía, a su juicio, «un avance respecto a las disposiciones transitorias» recogidas en la Ley del Empleo Público Vasco. En su opinión, esta ley «sigue sin establecer límites al uso abusivo de la contratación temporal en el sector público» y no regula los mecanismos para crear puestos estructurales existentes para que se cubran con personal fijo. GARA