Ibai AZPARREN
IRUÑEA

Abalosek ez daki «Euskal Y»-a 2023rako amaitzerik izango den

Jose Luis Abalos Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministro espainolak atzo aitortu zuen ez dakiela «Euskal Y»-a 2023an amaitzea «bideragarria» den ala ez. Horrez gain, Bilbon integratzeko «finantziazio eskema» konpondu behar dela esan zuen, Gasteizi dagokion finantziazioa «argi dagoelako, Hegoaldeko saihesbideari dagokiona bezala».

Beste hiru urte itxaroten ez dira nahikoak izango AHT EAEn ikusteko. Izan ere, Jose Luis Abalos ministro espainolak ez daki “Euskal Y”-a eraikitzeko lanen amaiera 2023an izango den. Kazetariek “Basque Railway 2020” nazioarteko IV. jardunaldian galdetuta, ministroak aitortu zuen ez zekiela «bideragarria» den data horri eustea.

Bistan denez, ez da obra horien amaiera atzeratzen den lehen aldia. 1992an, Azpiegituren Gida Plana garatu zen. 2000. urtean, Gobernu espainolak abiadura handiko trena 2010erako iragarri zuen. 2009an, Lakuako Gobernuak 2015era atzeratu zuen eta, urte horretan, 2019rako epeak estutu zituen Sustapen Ministerioak. Iaz, aldiz, Lakuako Gobernuak 2023rako epea eman zuen, atzo Abalosek zalantzan jarri zuen data, «eragozpen asko» egon direlako.

«Hemen egon nintzen azken aldian, horri buruz hitz egin genuen, informazio azterketetan eragina duten zenbait gai ditugu, ingurumen inpaktuaren adierazpenak, obra kontratuak deuseztatzeko arazoak izan ditugu, baina helburu horiek gutxiesten baditugu, azkenean, erlaxatu besterik ez gara egiten», zehaztu zuen Abalosek.

Hala ere, Abalosek 2023ko «horizontea mantentzen saiatu behar dugula» berretsi zuen, «presio guztia geure buruari sartzeko». Era berean, “Euskal y”-a Bilbon integratzeko «finantziazio eskema» konpondu behar dela argitu zuen, Gasteizi dagokion finantziazioa «argi dagoelako», Hegoaldeko saihesbideri dagokiona bezala. «Funtsezko kontu horiek alde batera utzita, ‘Euskal Y’-aren trenbide sistemaren egitura, oso bideratuta dago», azpimarratu zuen.

Tapiak, bestalde, abiadura handiko trenaren eskaintza 'intercity' bat martxan jartzearen alde egin zuen, hiriburuen arteko garraioan «8, 10 eta 12 euro arteko» tarifekin. Adituek eskaintza hori teknikoki egingarria dela azaltzen badute ere, mugikortasun eskaria eskaintzari erantzuteko mailan egotearen araberakoa izango dela ere azpimarratzen dute.

Politika publikoetan egiten diren inbertsioek ez lukete errentagarritasun ekonomikoaren irizpideen mende egon behar, baina abiadura handiko proiektuek ekonomikoki hobeto erantzuten dute bidaiarien trafikoak bereziki garrantzitsuak diren lekuetan. Oro har, Estatu espainoleko bidaiarien trafikoak baxu samarrak dira beste herrialde batzuetakoekin alderatuta.

Mugitu! Mugimendua interrumpe el Basque Railway 2020 de Donostia para exigir que se paralice el proyecto del TAV

Fueron cuatro activistas de Mugitu! Mugimendua, movimiento social de desobediencia civil de Hego Euskal Herria, los que irrumpieron ayer el discurso del alcalde de Donostia, Eneko Goia, durante el Basque Railway 2020, la IV Jornada Internacional Ferroviaria que organizan conjuntamente el departamento de Desarrollo Económico e Infraestructuras del Gobierno de Lakua, Eusko Trenbideak y el gestor ferroviario Euskal Trenbide Sarea que se celebró ayer en el Kursaal de Donostia.

Ante la atónita mirada del ministro español José Luis Ábalos, la consejera del Gobierno de Lakua Arantxa Tapia, y los principales representantes del sector ferroviario de la CAV y de las instituciones de la Unión Europea, los activistas subieron al escenario con pancartas en contra del TAV y corearon consignas como «no al Tren de Alta Velocidad», «lurraren defentsan gogor eta tinko», «herria bizirik, AHTrik ez», «tenéis el corazón lleno de hormigón» y «el desarrollo es vuestro chollo».

El acto se interrumpió durante diez minutos, hasta que miembros del cuerpo de segurizad desalojaron a los activistas de la sala mientras el público silbaba y gritaba «fuera, fuera». Goia, tras pedir perdón por «este triste suceso», calificó de «impresentables» a los activistas y señaló que «solo cuatro gatos defienden sus ideas».

Seguidamente fue la consejera Tapia la que tomó la palabra para pedir al Gobierno español que impulse la “Y vasca”. En ese momento, otro activista se levantó desde el patio de butacas y volvió a corear a viva voz consignas contra el TAV, paralizando nuevamente el acto oficial. Los miembros de seguridad se abalanzaron rápidamente sobre el activista y enseguida fue expulsado de la sala. No obstante, cuando la consejera intentó continuar con su discurso, otro activista repitió la misma acción paralizando por tercera vez el acto del Kursaal.

La Ertzaintza fue avisada pero para cuando llegaron los activistas ya habían sido apartados de la sala. Después de identificarlos, fueron desalojados del Kursaal. El movimiento quería exigir, mediante esta acción, la paralización «inmediata» de las obras del TAV. I. A.