TORTURAREN OSTEAN NOLA BERRERAIKI

Foro Sozial Iraunkorrak antolaturik, aurreko hilabeteetan Bilbon eta Donostian egin izan den bezala, “Torturaren ostean berreraiki: tresnak eta esperientziak feminismotik” mahai-ingurua egin zuten atzo Gasteizen, Europa Jauregian. Torturei eta horien ondorioei aurre egin behar izan dieten emakumeen esperientziak oinarri hartuta egin zuten ekimena. Marina Sagastizabal, Amaia Andrieu eta Olatz Dañobeitia aritu ziren solasean.

Juanan RUIZ | FOKU