GARA
NEW YORK

Jarduera osoki geratzeko arriskuan, NBEk lau ebazpen luzatzea lortu du

NBEren Segurtasun Kontseiluak nazioarteko dosier batzuei buruzko ebazpenak onartu ditu azken orduetan, martxo hasieratik adostu diren lehenak. Aurrez aurre bildu ezinik, idatzizko prozedura luzea erabili behar izan dute kideek, egoera larri baten aurrean ezer gutxirako balioko zukeena. NBEren lanak ia geldirik, pandemiaren erdian.

Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluak, Covid-19 izurritea dela eta, telelana jarri zuen martxan martxoaren 12tik aurrera. Azken orduetan erakundeko kideek nazioarteko hainbat dosierri buruzko lau ebazpen onartu dituzte, ordutik honako lehenak. Prozedura, lehen aldiz, idatzizkoa izan da eta 15 egun luze behar izan dituzte testuak elkarri bidali, eztabaidatu eta adosteko.

Adituen ustez, ez dago horrela lan egiten jarraitzerik. Izan ere, oraingoan agindu batzuen luzapena baino ez zegoen auzitan.

Ipar Korearen aurkako zigorra behatzen duten NBEko adituen lana apirilaren 21era arte luzatu dute. Bide batez, Somalian bake-misioa ekainaren bukaera arte mantenduko da, eta Darfurrekoa, maiatzaren amaieraraino. Azkenik, kasko urdinen segurtasuna hobetzeko beste ebazpen bat onartu dute.

New York gogor jipoitu duen pandemiak eraginda, Segurtasun Kontseilua ezinean eta zailtasunekin ari da lanean. «Arauak inprobisatu ditugu, baina ezer ez egiteko arriskua zegoen», ohartarazi du diplomazialari batek. Kontseilua ez da martxoaren 12tik bildu eta kide batzuek telekonferentzien bidez elkartzea nahi zuten. Errusiak aukera hori baztertu zuen argudio politiko eta juridikoak erabiliz eta, azkenean bideo bidezko kontsulta informalak onartu bazituen ere, bozketak prozedura horrekin egitearen aurka azaldu zen. Azkenean, eta elkarren arteko negoziazioen ondoren, herrialde bakoitzak bere botoa bidali zuen internet bidez

Eta arazo larri baten aurrean?

Adituek argi dute horrelako lan sistema burokratikoa balekoa dela eztabaidan luzapen tekniko bat dagoenean, baina auzi mamitsu eta korapilatsu baten aurrean zer? Hala gertatuta ere, gaiak Kontseilura iritsi orduko eztabaidatuta datoz. Eztabaidatuta edo «ahulduta». Hortik, NBEren eraginkortasunik eza munduko auziei aurre egiteko.

Nazio Batuen egoitzak zabalik jarraitzen du, Antonio Guterres ordezkari nagusiak hala aginduta, baina ordezkaritzako langile eta diplomazialari gehienak etxera joanak dira.

 

Corea del Norte amaga con romper el diálogo con EEUU

Corea del Norte ha amenazado con interrumpir el diálogo con Estados Unidos mientras el jefe de la diplomacia de Washington, Mike Pompeo, se muestra impaciente por que las negociaciones se reanuden.

«Escuchar la ridícula retórica de Pompeo nos lleva a renunciar a toda esperanza de diálogo», señaló un responsable norcoreano de las negociaciones con EEUU a la agencia oficial KCNA. «Nosotros trazaremos nuestra propia ruta», aseguró el responsable, no identificado.

La semana pasada, el secretario de Estado de EEUU, Mike Pompeo, apeló a la comunidad internacional a «mantener la determinación de ejercer presiones económicas y diplomáticas» sobre Corea del Norte, país que asegura contar con arsenal nuclear, mientras en paralelo apelaba a Pyongyang a reanudar el diálogo.

Corea del Norte testó el pasado domingo el lanzamiento de cohetes múltiples «de gran calibre».

Pyongyang y Washington siguen en un impasse sobre el dossier nuclear norcoreano, mientras EEUU ha ofrecido ayuda al país asiático para combatir el coronavirus.

Los analistas aseguran que el régimen dinástico de los Kim estaría afinando poco a poco sus capacidades militares pese a las sanciones internacionales y las condenas.

El responsable norcoreano acusó a Pompeo de «proferir insultos a un país con el que su presidente (Donald Trump) desea mantener una buena relación». Hacía referencia a la carta que el inquilino de la Casa Blanca envió al líder norcoreano, Kim Jong-un, en la que le ofrecía ayuda contra el Covid-19.

En una entrevista a la agencia oficial surcoreana Yonhap y a otros medios asiáticos, Pompeo insistió en que su posición está alineada con la de Trump. «Intentamos seriamente hacer avanzar las negociaciones y esperamos tener la oportunidad de lograrlo». No obstante, matizó que «el presidente Trump ha sido igualmente claro. Las sanciones, no de EEUU sino del Consejo de Seguridad de la ONU, seguirán siendo aplicadas». GARA