GARA
DONOSTIA

Album ilustratuen Etxepare saria, zabalik

Etxepare Institutuak haurrentzako album ilustratuak sortzeko sariaren deialdia ireki du. Lanak euskaraz idatziak, jatorrizkoak eta argitaratu gabeak izango dira eta ez da moldatutako lanik onartuko.

Lehiaketan 16 urtez goitiko edonork har dezake parte, bakarka edo idazle eta ilustratzaileek osatutako taldean. Egileek nahi beste lan aurkez ditzakete.

Formatua librea da, baina lanak ez dira 20 cm x 21 cm baino txikiagoak izango, eta gutxienez 15 orrialde bikoitz izango dituzte (barneko orrialdeak bakarrik hartuko dira kontuan). Testuei dagokienez, ez dituzte 4.000 karaktere baino gehiago edukiko, zuriuneak barne.

Lanak bidaltzeko epea datorren maiatzaren 8an itxiko da. Lehiaketaren oinarri guztiak, hemen daude eskuragarri: etxeparesaria.eus/oinarriak.