KLIK

Trikimailu klasikoak futbolaren itzulerari so egiteko

Itxura batean, Salah, Firmino, Mane, Van Dijk, Henderson eta enparauak soropilean ikusi gabe pasatu diren bi hilabeteok luzetxo egin zaizkio haurrari, eta Premier Leagueko taldeak entrenamenduetara itzuli ziren estreinako egunean aitari Liverpoolen entrenamendu gunera (Melwood) joateko eskaera egin zion. Ateak itxirik zeudela? Ez zegoela talde kuttunaren lan saioa ikusterik? Konponbidea aurkitzea ez zitzaien zailegia egin aita-semeei. Ieup!

Argazkia: Paul ELLIS | AFP

Honi buruzko guztia: KLIK