GARA
DONOSTIA

Mobilizazioak berrabiatu eta Izan Bidea dinamika hauspotuko du Etxeratek

Presoen aldeko zenbait mobilizazio izan dira jada azken egunotan eta horri helduko dio berriz Etxeratek herriz herri hurrengo ostiralean, maiatzeko azkena dela baliatuta. Sarek aurkeztutako Izan Bidea kanpainarekin bat egin dute espetxeratuen senideek.

«Modu gradualean eta determinazio osoz kalean errekuperatzen ari diren mobilizazioak eta ekimenak eskertu eta babesten ditugu», adierazi zuen atzo Etxeratek. Izan ere, elkarteak berak mobilizazioari helduko dio berriz, noiz eta hurrengo ostiralean, maiatzeko azkena, hilak 29an alegia. Covid-19aren aurkako segurtasun neurriak gordez aterako da berriz kalera, prentsa ohar batean jakinarazi duenez.

«Espainia eta Frantziako gobernuek eta espetxe administrazioek salbuespen egoera behingoz alde batera uztea eskatzen dugu, gehiago itxaron gabe, gaixo dauden presoak eta 65 urtetik gorakoak askatuz eta euskal preso politiko guztiak Euskal Herrira ekarriz, orain arte egin ez badute ere, krisiaren fase honetan posible eta ezinbestekoa delako. Hori da mobilizazio dinamikaren helburua», nabarmendu du Etxeratek.

Horrekin batera, ostiralean Sarek aurkeztu zuen Izan Bidea dinamikarekin bat egin ez ezik, «indartu» ere egingo duela aurreratu du elkarteak. «Hortaz, datorren maiatzaren 29an, Etxeraten ohizko elkarretaratzeak, azken ostiralari dagozkionak, gauzatuko dira berriro herri guztietan. Eta Hego Euskal Herriko hiriburuetan Sarek bultzatutako Izan Bidea egitasmoaren baitan, ekimenak gauzatuko dira eta bat egiten dugu haiekin».

Deitutako mobilizazioei begira, «egungo egoerak eskatzen duen arduraz eta zuhurtziaz jokatzeko eskatzen dugu –erantsi du Etxeratek–; hau da, osasuna lehenetsiz, norbera, gainerakoak eta Etxerat bera zaintzea izatea helburu. Hori horrela, honako neurriak hartzea proposatzen dugu: elkarretaratzea egiteko beharrezkoa den baimena eskatzea, pertsonen arteko bi metroko distantzia bermatzea (markak egin daitezke lurrean), maskarak eta eskularruak erabiltzea (pankarta daramatenek batez ere) eta baimena eskatzeko orduan elkarretaratzean erabiliko diren babes eta segurtasun neurriak zehaztea».

Zenbait mobilizazio

Euskal presoak kaleratzeko helburuarekin eta Patxi Ruizen egoera gogoan, mobilizazio ugari izan dira azken egunotan Euskal Herrian zehar. Adibide batzuk emateagatik, atzo zenbait preso ohik eginiko deialdiari jarraituz elkarrengandiko distantziak gordez manifestazioa egin zuten Donostiako Parte Zaharrean. Eta ostiralean 49 lagun elkartu ziren Lizarran, 76 Oñatin, 160 Errenterian, 85 Bergaran, 40 Antzuolan, 32 Añorgan, 22 Legorretan, 45 Arbizun, 32 Lezon...

Patxi Ruizen gose greba dela-eta Etxarri-Aranatzen egiten ari diren mobilizazioen aurka Guardia Zibilak duen jarrera salatu dute Sakana aldean, «auto karabanak eta manifestazioak grabatzen dabiltza eta».

 

El médico de confianza confirma que Patxi Ruiz está estable

Tras volver el viernes a prisión después de haber pasado una noche en el hospital, Patxi Ruiz sigue ingresado en la enfermería de Murcia-II debido al protocolo establecido por el covid-19 en casos de salidas y entradas. Por ese motivo, ayer no pudo ser visitado por su madre, pero el Movimiento por la Amnistía y contra la Represión indicó que su médico de confianza pudo acceder a los informes de la cárcel y constató que se encuentra estable, siempre dentro de la gravedad.

Según informa esta fuente, el preso de Iruñea continúa sin ingerir alimentos, situación que se prolonga ya durante trece días, aunque ha comenzado a tomar líquidos después de que se le inyectaran dos litros de suero en el hospital.

El ayuno que estaban llevando a cabo tres personas en Ezkerraldea también se ha dado por concluido, aunque siguen produciéndose otras movilizaciones y también algunos sabotajes de denuncia del caso.