Joxemari CARRERE
DESKONFINAMENDURAKO LIBURUAK

«Fake»-lekuak

Bermeja uhartea Mexikoko Golkoan dago. Alonso de Santa Cruz kartografoak horrela azaldu baitzuen behintzat 1539an argitaratutako mapan; eta Alonso de Chavesek zehaztasun gehiago eman zituen 1540an. XVI. mendetik XXI.era, horrela azaldu zen mapetan. Lur gorriko Bermeja uhartea, ordea, ez zuten topatu 2009an “Justo Sierra” itsasontziko ikertzaileek. Uharterik ez zen. Pedro Sarmiento de Gamboa ama euskaldunetik Galizian jaio zen nabigatzaile eta kartografoa zen. Kortsario ingelesek galdetu ziotenean Magallaes itsasartean kokatu zuen uharte batengatik, Sarmientok erantzun omen zuen, Margolariaren Emaztearen uhartea deitu beharko zela; izan ere, itsas karta egiten ari zen margolariari emazteak eskatu zion margotzeko erresuma bat berarentzat. Ipar Poloko Rupes Nigras mendi beltzak, Sandy uhartea, Trapalanda hiria, Atlantida… Guztiak mendeetan mapetan agertu arren, ez diren lekuak dira. Kartografoen fantasiatik sortutako leku horiek liburu ederrean bildu ditu Edward Brooke-Hitching idazle ingelesak. Fake-lekuak ezagutzeko gonbita.