2020/07/31

Iruñeko Udalak Harrotu zerbitzuan egindako murrizketak gaitzetsi dituzte

LGTBIQ+ eta Transbollomarika kolektibo ugarik elkarretaratzea egin zuten atzo Iruñeko udaletxearen aurrean, Udalak Sexu eta Genero Aniztasunari Laguntzeko Harrotu Zerbitzua bertan behera utzi duela salatzeko. Erabakiak Harrotuk eskainitako «zerbitzu integralari kalte» egiten diola gaitzetsi zuten elkarretaratzera hurbildu zirenek.

Ibai AZPARREN|IRUÑEA
0731_eh_lgtb2

Iruñeko Udalak Harrotuko Sexu eta Genero Aniztasunerako Arreta Zerbitzua bertan behera utzi du. Horretarako arrazoia, Iruñeko Udalaren arabera, Kattalingune Nafarroako Gobernuaren LGTBI+ zerbitzuaren eta Nafarroako hiriburuko biztanleentzako Harrotu zerbitzuaren artean ematen zen ustezko «bikoiztasuna» da. LGBTIQ+ eta Transbollomarika kolektiboek, aldiz, argi azaldu zieten atzo egindako elkarretaratzean bai INAI Nafarroako Berdintasunerako Institutuari bai Iruñeko Udalari bi zerbitzuok «elkarren osagarriak» zirela. Are, zerbitzuetako bat bertan behar uztean, Iruñeko Udalak «eredu integrala galdu» duela salatu zuten.

Udaletxearen aurrean egindako agerraldian, Naizen, Transkolore, Dekumas LBT, Transbollomarika Asanblea, Lugatibe, EHGAM Nafarroa, Kattalingorri, Heldu, Antsoainen Harro, Kukuluak, Laiak, Hormak, Hegoak, Zikutak Bullerak, Gozamenez eta Sare kolektiboetako ordezkariek parte hartu zuten, baita Nafarroako Hiesaren Kontrako Batzordeak gizon gayen, bisexualen eta gizonekin harremanak dituzten gizonen sexu osasuna sustatzeko abian duen programako kideek ere.

Sexu eta Genero Aniztasunerako Arreta Zerbitzua bertan behera uztea «galera handia» dela gaitzetsi zuten bildutakoek, nabarmen ahultzen duelako «Harrotutik eskaintzen den eredu integrala, non parte hartzeak eta akonpainamenduak bat egiten duten». Gaineratu zutenez, erabakiak «zerbitzuko profesionalen lana gutxiesten du, aholkularitza sexologiko eta juridikora mugatzen duelako euren egitekoa, hau da, erabiltzaileekin egiten diren hitzorduetara, haien lanak beste funtzio asko ere barnebiltzen dituenean».

Era berean, kolektiboek azpimarratu zuten hilabete gutxiren buruan plegu berri bat aterako dela Harrotu kudeatzeko, eta horrek markatuko dituela zerbitzuaren funtzionamendua, baliabideak eta esku-hartzearen ikuspegia. Bada, pleguari begira, honako mezua bidali zuten: «LGTBIQ+ kolektiboen behar eta balorazioek markatu beharko lituzkete zerbitzuaren jarraibideak, ez alderantziz».

Harroturen «izaera integrala»

«Entzun gaituztela sentitu arren, ez gaituzte aintzat hartu», azpimarratu zuten kolektiboek. Horregatik, udal talde guztiei proposamen bat helarazi zieten, «zer den guretzat Harrotu eta nolakoa izan behar duen» azaltzen duena. Proposamen horrek «gutxienez Harroturen izaera integralari eusteko modua» ezartzen du. Alde horretatik, azpimarratu zuten Harrotuk informazio zerbitzua, topaketa zerbitzua, ahalduntze zerbitzua eta LGTBIfobiaren aurkako behatokia izan behar dituela.

Halaber, Harrotuk «LGTBI+ pertsonen trukerako, topaketarako eta ahalduntze indibidualerako eta kolektiborako gunea» izan behar duela uste dute kolektiboek. Azkenik, defendatzen dute garrantzitsua litzatekeela egitura bat antolatzea, «behar adina langilerekin, hiria osatzen duten auzo guztietan modu deszentralizatuan jardun ahal izateko, sarean lan eginez eta bertako eragileekin programak sortuz».

Ikusgune informa de un ataque tránsfobo y racista

El Observatorio contra la LGTBI+fobia Ikusgune informó ayer sobre un ataque tránsfobo y racista contra una mujer transexual en Gasteiz. Al parecer, el agresor golpeó a la víctima en el barrio de Sansomendi, entre insultos racistas y homófobos. La Coordinadora 28J de Gasteiz y la Red de Mujeres Migradas y Racistas del País Vasco han convocado una movilización para mañana, a partir de las 13.30 en la calle Correos de la capital alavesa, bajo el lema “¡Transfobia y racismo fuera de nuestras calles! ¡Ninguna agresión sin respuesta!".

En el informe presentado en mayo, Ikusgune contabilizó 25 ataques en Araba entre mayo de 2019 y abril de 2020. El número de denuncias ha aumentado notablemente debido a la creación del Observatorio contra la LGTBI+fobia de Gasteiz. Según Ikusgune, a pesar de tratarse de un aumento significativo de denuncias, no es tanto el resultado del aumento del odio al colectivo LGTBI+, sino el hecho de que el Observatorio ha animado a denunciar estos ataques. GARA

PROPOSAMENA


LGTBI+ kolektiboaren eskubideen alde prestatu duten proposamena erregistratu zuten elkartututako eragileek Udaleko Kultura eta Berdintasun Sailean Iruñean.

LANPOSTUAK


LGTBI+ kolektiboa artatzeko Harrotu zerbitzuan «behar adina langile» izatea eskatu zuten bildutakoek. Gutxienez aurretiaz zeuden lau lanpostuak mantentzea exijitu zuten, uste baitute «beharrezkoak» direla.