GARA
USURBIL

Agur sentitua eman diote Usurbilen Joan Mari Torrealdai euskaltzainari

Joan Mari Torrealdai (1942-2020) soziologo, kazetari, euskaltzain eta idazlearen hileta izan zen atzo arratsaldean, Usurbilgo Salbatore Deunaren eliz parrokian. Lagunez eta senidez inguratuta, Garazi Torrealdai alabak hitz hunkigarri batzuk irakurri zituen familiaren izenean hiletara bertaratu zirenen aurrean.

Era berean, Torrealdaik berak utzitako azken hitzak ere partekatu zituen sendiak: «Harro nago eraiki dudanaz, bai familia eta lagunarte mailan, eta baita euskal kultura eta gizarte mailan ere, ezin hobe izan dut bizitza eta eskertua nago guztiz».

Usurbilgo plazan Imanol Urbietaren “Behin betiko” kanta abestu zuten; herriak aurrerago egingo dio omenaldia.