GARA
PARIS

Sea Watch eta MSFk erreskate misio bat abiatuko dute Mediterraneo ahaztuan

Mugarik Gabeko Medikuak (MSF) eta Sea Watch gobernuz kanpoko erakundeek Mediterraneoan etorkinak erraskatatzeko misio bat abiaraziko dute. Uztailetik itsasontzi bakar bat bera ere ez da ari erreskate lanetan Mediterraneo osoan, Libiatik eta Turkiatik Europara heltzeko saiakerak ugaritu egin diren arren.

MSFk eta Alemaniako Sea Watch elkarteak Mediterraneo itsasoan elkarrekin erreskate ontzi bat martxan jartzeko asmoa agertu dute. Hain zuzen ere, “Sea Watch 4” ontzia, egun Borrianako portuan dagoena, Castellon (Herrialde Katalanak). «Abuztuaren 10erako, edo asko jota hilabetearen erdialderako, itsasoratzea espero dugu», azaldu du Hassiba Hadj Sahraoui MSFko eledunak. «Ezinbesteko betebeharra da, egun ez dagoelako gobernuz kanpoko erakundeen itsasontzi bat bera ere ez lanean Mediterraneo osoan», ohartarazi du.

Etorkinak erreskatatzen aritu zen azken ontzia “Ocean Viking” izan zen, SOS Mediterranee gobernuz kanpoko erakundeak itsasoratutakoa. Ontziak 180 etorkin erreskatatu zituen uztailaren hasieran Sizilian, baina, Italiako agintariek, «arazo teknikoak» aitzakia gisa jarrita, ez zioten berriz ere itsasoratzen utzi. Ordura arte, lau urte luze emanak zituzten MSFk eta SOS Mediterranee erakundeek elkarlanean, Libiatik ihesi Europarako bidean ziren 30.000 bat etorkin erreskatatuz guztira.

Koronabirusaren izurritearen haritik, elkarlan hori eten egin zen apirilean. MSF erreskate lanekin jarraitzearen aldekoa zen, nahiz eta Italiako eta Maltako portuak etorkinentzako itxita egon, «larrialdi humanitarioak» bultzatuta. Aitizitik, SOS Mediterranee erakundeak, gutxieneko segurtasun baldintzak ez zirela betetzen uste zuen. Bada, orain, MSFk kide berri bat aurkitu du: Sea Watch. Elkarteko horretako Carola Rackete kapitainak, 40 etorkin lehorreratu zituen ekainaren hasieran Lampedusan, Italiako Gobernuaren debekuari aurre eginez.

Debekua eta pertsonak

Hadj Sahraoui MSFko bozeramaleak gogoratu duenez, Racketek hartutakoaren pareko erabaki bat «kapitainak har dezake soilik», baina “Sea Watch 4” ontziarekin egoera bera errepikatu daitekeela ohartarazi du, batez ere “Ocean Viking” ontziarekin gertatu zena ikusita. Itsasontziak 11 egun eman zituen portu baten lehorreratzeko baimena lortu aurretik. Egoerak izugarrizko tentsio uneak eragin zituen etorkinen artean. MSFren ustez, «itsasoan dagoen jendearen segurtasuna» da bermatu behar den lehenengo gauza.

Alemaniako Sea Watch elkartearen “Sea Watch 3”, “Sea Eye” eta “Alan Kurdi” ontziak blokeatu ditu jada Italiako Gobernuak. «Ez dugu amore emango», ohartarazi du “Sea-Watch 4” ontziko arduraduna den Philipp Hahnek. Ontzi berria erosteko ezinbestekoa izan dute Alemaniako eliza protestanteak sortutako United 4 Rescue erakundearen sostengua. «Europako itsasertza zaintzeari jendea itotzeari baino garrantzi gehiago ematen dion politika arrazistari erantzun zuzena da», azaldu du Hahnek.

Un solo rescatado en un nuevo naufragio en Mauritania

Una embarcación con alrededor de medio millar de migrantes a bordo naufragó ayer en las costas de Mauritania, y solo uno de ellos pudo ser rescatado con vida antes de morir ahogado, señaló la agencia de Naciones Unidas para los refugiados (UNHCR), extremo confirmado por fuentes oficiales mauritanas.

«Nuevo naufragio en las costas deNouadhibou con más de 40 personas a bordo. Solo hay un superviviente (de nacionalidad guineana), informó enTwitter Vincent Cochetel, un responsable de la agencia de la ONU.

«Creo que todos están muertos. Soy el único superviviente», declaró desde la cama de un hospital en Mauritania el único rescatado, en declaraciones suministradas por una fuente anónima de las Fuerzas de Seguridad del país africano.

Los migrantes y las mafias que les suministran botes y se lucran con ellos –lo que hace posible el cierre de fronteras– buscan constantemente rutas alternativas para superar los bloqueos.

Ello explica que, con todas las miradas en las costas libias,. Túnez se haya convertido en un puerto de salida alternativo. Lo mismo ocurre con Mauritania, ya en la costa Atlántica.

El cierre de fronteras marítimas no mitiga el drama. A lo sumo lo dispersa. Algo a tener en cuenta en la compleja crisis en torno a la inmigración.D. L.9