Dabid LAZKANOITURBURU

EBrekin zirkulazio askeari eutsi ala ez bozkatuko dute bihar suitzarrek

Suitzako alderdi nagusiak herritarrak bozkatzera deitu ditu, Alpeetako herrialdeak Europar Batasunarekin (EB) zirkulazio askea mantendu edo bertan behera utzi behar duen erabakitzeko. Bihar izango da erreferenduma eta «Immigrazio hautatua» proposamenak aukera gutxi badu ere, 2014. urtean izandako ezustearekin, batek daki.

Duela sei urte, estu-estu baina suitzarrek onartu egin zuten erreferendumean etorkinei, batez ere europarrei, kuotak ezartzea. UDC alderdi populista-eskuindarraren ekimena izan zen.

Orain, alderdi berak, Alpeetako herrialdeak «neurririk gabeko immigrazioa» eta «lanpostuei mehatxua» jasaten omen duela eta, erreferendum berri bat antolatu du, 1999an Suitzak Europar Batasunarekin sinatu zuen Pertsonen Zirkulazio Askerako Akordioa (ACLP, frantsesez) bertan behera uzteko.

«Subirotasunaren ardatzetako bat, hots, immigrazioaren kontrola, berreskuratzea da gakoa», esan du Genevan UDC alderdiko ordezkari Vincent Schallerrek.

1992an suitzarrek ezetz esan zioten erreferendumean Europako Esparru Ekonomikoan sartzeari, EBren arbaso izan zen Europako Komunitateko kideen arteko akordioari.

Ordutik hona, Bernak eta Bruselak makina bat akordio sinatu dituzte, baina 2014ko emaitzek harremanak gaiztotu zituzten.

EBk suitzarrak Erasmus programatik kanpo utzi zituen.

Errepresalien beldur, Suitzak onartutako neurriak malgutu zituen 2016an, eta UDCren haserrea eragin zuen horrek. «Gehiegi gehiegizkoa da» lelopean, alderdiak iragarki bat kaleratu zuen, europar bat Suitzaren gainean eserita agertzen zuena.

Sei urteren bueltan, ez du ematen europarren immigrazioak suitzarrak gehiegi kezkatzen dituenik. Inkesten arabera, hautesleen %65ek aurka bozkatuko du erreferendumean.

Amankomuneko frontea

Adituen ustez, 2014an EBko immigrazioaren aurka bozkatu zutenetako batzuek ikasi zuten Brusela ez zegoela edozer gauza onartzeko prest.

Baina agian garrantzitsuena UDC bakarrik geratu dela da. Gobernua, Parlamentua, sindikatuak, patronala, alderdiak... guztiek dei egin dute eskuin populistari aurre egitera. EB Suitzaren lehen kide komertziala dela eta bertako ekonomiako arlo askok, mugako eskualdeetan batez ere, langile europarrak behar dituztela gogoratu dute.

Hori gutxi balitz, Gobernuak ohartarazi duenez, Suitzak ALCP akordiotik bere kabuz alde egingo balu, EBrekin dituen beste sei akordio pikutara joango lirateke, «gillotina deritzon klausula dela eta», bien artean merkatu publikoak, nekazaritza eta lur garraioa adosten dutenak.

Bruselan, Europar Batzordeko bozeramaile Dana Spinant-ek ez du erreferendumari buruz hitz egin nahi izan, baina Suitzarekin harremanak samurtzeko esparru akordioa sinatzeko EBk duen asmoa berretsi du, «ahalik eta agudoen» sinatu nahi dena.

Kontua da suitzarrak ez daudela ados esparru-akordioaren puntu batzuekin; batez ere, soldaten babesa eta Estatuaren laguntza zalantzan jartzen dutenekin. Horrela, bada, eskuinean nahiz ezkerrean, suitzarrek ez dute begi onez ikusten.

Aviones caza, permiso de patenidad y caza de lobos, a las urnas

El referéndum del domingo preguntará a los suizos sobre la compra de seis aviones de combate (6.000 millones de francos suizos). Ya en 2014 votaron en contra de comprar 22 aviones Greipen suecos.

También votarán un permiso de paternidad de dos semanas (hoy en día uno o dos para los empleados, ninguno para los autónomos).

Finalmente, votarán la revision de la ley de caza de 1986, lo que permitiría abatir a los lobos –se calcula que hay 80, por ninguno entonces. GARA