Dabid LAZKANOITURBURU
GERRA HAUSPOAK

Armenia-Azerbaijan, elkarren (eta besteren) arteko gorroto «kaukasoarra»

Nagorno-Karabakh-eko lurralde-auzia dago Azerbaijanen eta Armeniaren arteko azken hamarkadetako liskarren eta egungo gerraren atzean. Gorrotoa, hala ere, aspaldikoa da Kaukasoko historia aztoratuan. Eta ez da bi aldeen artekoa soilik. Turkiaren eta, nola ez, Errusiaren papera, atzo eta gaur, ezinbestekoa da auzia ulertzeko.

Azerbaijan eta Armenia Sobietar Batasuna (SESB) zenaren errepublika kaukasoarrak ziren eta aspaldidanik gorroto dute elkar.

Egungo talka lurralde-auzi batek eragin zuen, Nagorno-Karabakh-ek, hain zuzen. Gehiengo armeniarra duen lurraldea Azerbaijanen barnean utzi zuen bere garaian Josef Stalin autokrata sobietarrak. Bera kaukasoarra izanik –georgiarra– 1921ean nazionalitateen komisario zenak ez zuen inolako buruhausterik izan lur eta herritar trukeak egiteko, izugarrizko puzzle etniko eta erlijiosoa zen eta den Kaukason.

Horrela, bada, SESB desegin zenean armeniarrek ordura arte Azerbaijanen lurralde autonomoa zen Nagorno-Karabakhen independentzia aldarrikatu zuten eta Artsakh Errepublikaren sorrera iragarri zuten.

Ondorengo gerrak 30.000 hildako eta ehunka mila errefuxiatu eragin zituen. Armeniaren laguntzarekin, karabakhtarrek Azerbaijango hainbat herri bonbardatu, hustu eta «segurtasun eremua» eraiki zuten.

1994an su-etena lortu zuten Errusiak eta AEBek, baina ordutik hona ez da bakea lortu eta noizean behin liskarrak izaten dituzte bi aldeek. Azken urteotako larrienak 2016ko apirilean gertatu ziren eta ehun hildakotik gora eragin zituzten.

Azerbaijanek eta Armeniak sarritan erabili izan dute liskar hau barne-arazoak estaltzeko.

IV. mendetik kristaua den Armeniaren historia korapilatsua da oso. Herrialde pobrea da eta 1991tik makina bat protesta eta matxinada ezagutu ditu… errepresioa eta auzitan jarritako hauteskundeak oso ohikoak izan dira eta klientelismoa eta autoritarismoa nagusitu dira.

Hala ere, 2018ko udaberrian, matxinada baketsu batek Nikol Pachinian eraman zuen boterera. Egungo lehen ministroak demokraziaren aldeko eta ustelkeriaren aurkako neurriak iragarri ditu eta Errusiaren babesa utzi gabe Mendebaldeari keinu egin dio.

Azerbaijanen ez da horrelakorik gertatu. Kaspiar itsasertzean kokatzen den lurralde xiitan familia-dinastia batek agintzen du 1993tik. Urte hartan, KGB sobietarreko jeneral Heydar Alievek boterea hartu eta manu militari mantendu zuen 2003ko urrira arte. Hilzorian zela, bere seme Ilhami pasatu zion lekukoa. Aitak irakatsitakoari jarraituz, Ilham Alievek ez du oposizio izpirik ere onartu. 2017an, bere emaztea, Mehriban, presidenteorde izendatu zuen.

Turkiak inoiz ez du ezkutatu Kaukason eta Erdialdeko Asian asmo geoestrategiko handiak dituela. Turkiar tribuen jatorria Asia ekialdean dago eta XIX. mendean Kaukaso otomandarren eta errusiar inperioen arteko talka-eremu izan zen. Errusiaren kolonizazio-prozesu odoltsutik ihesi, Kaukasoko hainbat herrialde musulmanek Turkian aurkitu zuten babesa.

Egun, Turkiak Azerbaijan herrialde turkofonoa bihurtu du bere aliatu nagusi. Azerbaijandarrak xiitak izanik –Turkian sunita da gehiengoa–, adiskidetasun horrek armeniarren aurkako gorrotoan du oinarri. Azerbaijanek dituen hidrokarburo baliabideak ahaztu gabe, noski.

Armeniarren Turkiarekiko gorrotoa ez da apalagoa, sekula ez baitute ahaztu otomandar inperioak Lehen Mundu Gerran beren herriaren aurka egin zuen genozidioa (1,5 milioi hildako). Ankarak “genozidio” hitza ukatzen du eta «bi aldeen arteko sarraskiak» izan zirela dio.

Hala ere, herrialdearen potentzia eraginkorrena Errusia da. Moskuk harreman hobeak ditu Armeniarekin eta Azerbaijanekin, baina bi aldeei saltzen dizkie armak.

Armeniak bere etsaiak baino gehiago behar du Errusiaren babesa. Ordainetan, SESBen ondoren Errusiak eratu dituen itun politikoen, ekonomikoen eta militarren kide da Armenia.

Petrolioari esker, Azerbaijan mundura zabaldu da, batez ere Mendebaldera, barnean nepotismoa eta autoritarismoa mantentzen dituen bitartean. Koronabirusagatik atzeratu behar izan zen Euro-2020ko futbol partidak hartuko ditu jokatzen denean eta 1 Formula-ko Grand Prix-en egoitza erosi zuen 2016an.

Errusiaren hidrokarburoen alternatiba gisa aurkezten du Azerbaijanek bere burua Europan.

Armeniak ez du urre beltzik eta munduan zehar duen diaspora erabiltzen du bere interesak defendatzeko. AEBetan, Estatu frantsesean… itzal handia duten eta jatorriz armeniarrak diren pertsona famatu ugari daude, gehienak otomandarrek ihes egitera bultzatutako errefuxiatuen ondorengoak.

Los armenios acusan a Turquía de implicarse directamente en una guerra que se recrudece

Los armenios acusan a Turquía de participar en la guerra sobre el terreno, con especialistas militares, mercenarios sirios, drones y aviones de combate como cazas F-16 enviados hace un mes con el pretexto de unas maniobras militares.

Nagorno Karabaj ofreció un balance provisional de al menos 59 bajas militares mortales. Azerbaiyán no había ofrecido balance alguno, aunque sí reconoce ataques contra sus instalaciones militares. Las autoridades karabajíes publicaron imágenes con soldados azeríes muertos.

Baku cifra en 550 las bajas militares en el otro bando; este revindica más de 200 bajas azeríes. Ambos bandos informaron de víctimas civiles –seis de una misma familia azerí y dos armenias. Rusia está en contacto con Turquía y contrastando las denuncias.

Junto con la ONU, todas las potencias regionales y mundiales, desde Rusia a EEUU pasando por la UE pero con la excepción de Turquía, exigen el fin de las hostilidades. Ankara exige a Armenia que devuelva Nagorno-Karabaj. D.L.