Dabid LAZKANOITURBURU

Nicolas Sarkozy presidente frantses ohia, akusatuen aulkian

Ustelkeria egotzita, Estatu frantseseko buru ohia auzipetuta dago: Nicolas Sarkozy akusatuen aulkian eseri zen atzo bere abokatu Thierry Herzogen eta Gilbert Azibert epaile ohiaren ondoan, entzuketen auziagatik. Azken honen osassun arazoak direla medio, gutxienez ostegunera arte atzeratu dute epaiketa. Hala ere, presidente bat epailearen aurrean ikusteak ez du aurrekaririk II. Mundu Gerra geroztiko V. Errepublikaren historian.

Estatu frantsesak inoiz ikusi ez duena ikusi zen atzo. 2007-2012 urte artean presidente izan zen Nicolas Sarkozyk akusatuen eserlekutik azalpenak eman beharko ditu, ustelkeria eta influentzia-trafiko akusaziopean.

Bere aurretik presidente bakar bat, Jacques Chirac, izan da epaitua eta kondenatua, 2011n, Parisko alkate zeneko lanpostu faltsuen auziagatik, baina bere osasun egoera zela eta, ez zuen epailearen aurrean agertu behar izan.

Entzuketen auziak Sarkozyk bizkar gainean duen beste dosier batean du jatorria: 2007an irabazi zituen presidentetza hauteskundeetarako Libiatik ustez jaso zituen dirulaguntzen auzian. Epaileek presidente ohiaren komunikazioak kontrolatzea erabaki zuten 2013ko irailean. Handik lau hilabetera Sarkozyk ezkutuko linea bat erabiltzen zuela atzeman zuten, “Paul Bismuth” ezizenarekin, Thierry Herzog abokatuarekin harremanetan jartzeko.

Bettencourt auzia

Elkarrizketa horiek argi erakusten dute, Herzogen bitartekaritzarekin, Sarkozyk Monakoko Estatu Kontseiluan postu bat eskaini ziola Gilbert Azibert goi-magistratuari, orduan Auzitegi Gorenean abokatu nagusia zenari. Trukean, Azibertek sekretupean zeuden informazioak eman zizkion Sarkozyri, Bettencourt auziaren ingurukoak. Auzi horretan, 2007ko hauteskunde kanpaina finantzatzeko ere, Liliane Bettencourt izugarri aberatsaren (L'Oreal kosmetikoen taldearen jabea) dirulaguntzak aztertu zituzten.

10 urteko kartzela zigorra eta milioi euroko isuna eskatzen du fiskaltzak presidente ohiaren, Herzog abokatuaren eta Azibert goi-magistratu ohiaren aurka gaur hasiko den epaiketan.

Ez da Sarkozyren aurkako azken epaiketa izango. Datorren urtean, udaberri aldera, «Bygmalion» auziko epaiketari aurre egin beharko dio, 2012ko hauteskunde presidentzialetan ustez legez kanpoko dirulaguntzak onartzeagatik. François Hollande PSko hautagaia gailendu zitzaion urte hartan.

Hirugarren epaiketa baten zain dago, gainera, presidente eskuindar ohia, Muammar Gaddafi Libiako agintari gorena zenak Sarkozyren 2007ko kanpainarako ustez dirutza emateagatik. Aurreko urrian kasu honen inguruan «gaizkile-elkartea» osatzea leporatu zioten Sarkozyri.

Hala ere, «errugabea» dela aldarrikatzen du «Sarko»-k eta «historia-liburuetan jasoko den eskandaluzko» epaiketaren kontra irmo borrokatuko dela iragarri du, bera «ustela ez» dela ziurtatuz.

Defentsaren estrategia «froga faltan» eta bere abokatuarekiko komunikazio sekretuen «bortxaketan» oinarrituko da.

Finantzen Fiskaltza Nagusiak, 2017an kaleratu zuen akusazio-idatzian, Sarkozy eta Herzog «trebatutako gaizkileen» gisan aritu ziren.

Epaiketa eguerdian hasi eta berehala atzeratu da ostegunera arte, 73 urte dituen Aziberten defentsak, osasun arazoak direla eta, epaiketa eskatu duelako. Egun horretan berriz hasiko ote den zai, koronabirusaren pandemiak Estatu frantsesean duen eragin larriak ere auzia baldintzatu dezake.

El primo de Gadafi honra la memoria del «guía» de Libia

En su suntuoso apartamento cairota con vistas al Nilo, Ahmed Gadaf al-Dam cultiva la memoria de su primo Muamar Gadafi, del que fue consejero: bajo su mando, Libia era un «oasis de paz». Y la «revolución de 2011», simplemente, nunca existió.

A sus 68 años, el parecido con el desaparecido «guía» es asombroso, como certifican los retratos de su primo en la casa del barrio exclusivo de Zamalek. «Entonces no había ni extremistas ni gente que se moría de hambre», afirma.

¿Qué fue la primavera árabe en Libia? «Un ataque para matar a Gadafi», resume Gadaf, quien dimitió al inicio de las protestas, en febrero de 2011. Nicolas Sarkozy y la ex secretaria de Estado de EEUU Hillary Clinton son responsables de «diez años de hambre, pobreza y destrucción en Libia y crearon el Estado Islámico».

Coordinador de las relaciones con Egipto bajo Gadafi, su primo, diplomático, fue considerado el hombre de las misiones imposibles al normalizar las relaciones de Libia con Arabia Saudí y Marruecos.GARA