D.L.

Poliziari astindua emango dio Peruko presidente berriak, krisia gainditzeko

Peruko presidente berriak, Francisco Sagastik, Poliziaren burua aldatu du eta beste 15 jeneral erretirora bidali ditu, polizia-erreforma baten barruan. Bere aurrekoak protesten aurka erabili zuen errepresio bortitzak jasotako kritikei erantzun nahi die. Herrialdeak krisi larria bizi du eta azken 15 egunean hiru presidente ezagutu ditu.

Peruko presidenteak, Francisco Sagastik, Poliziaren komandante nagusi berria izendatu du, beste 15 jeneral erretirora bidali ditu eta instituzioa eguneratzeko batzorde bat iragarri du, polizia-erreforma baten barruan.

Cesar Augusto Cervantes jeneralak Orlando Velasco ordezkatuko du Poliziaren agintean. Sagastik hala iragarri du telebistako agerraldian bera izendatua izan eta sei egunera.

Polizia-erreforma herrialde hegoamerikarrak bizi duen krisi politiko sakonari aurre egiteko helburuaren baitakoa da, betiere 2021eko apirilean hauteskunde orokorrekin ixteko.

Azaroaren 9an, diputatuek kargutik bota zuten Martin Vizcarra (zentro-eskuina) presidentea, 2014an gobernadore zeneko ustelkeria egotzita.

Parlamentuko presidenteak, Manuel Merinok (eskuina), kargua hartu zuen, baina milaka manifestari kalera atera ziren «estatu-kolpe parlamentarioa» salatzeko. Errepresio bortitza izan zen eta bi hildako gazte eta ehun bat zauritu (bederatzi, larri) eragin zituen perdigoi eta beirazko bolak jaurtitzen dituzten eskopetak erabiliz. Poliziak atxilotutako emakume batzuek sexu erasoak salatu zituzten.

«Merino el Breve»

Merinok kargua utzi behar izan zuen («Merino el Breve» deitzen diote, bost egunez baino ez delako izan Peruko presidente).

Haren ondorengo Sagastik Poliziaren aurkako salaketak aztertzeko agindu du. Dagoeneko Liman da NBEko Giza Eskubideetarako Goi Mandatariaren talde bat, errepresio kasuak ikertzen.

Bitartean, beste 15 jeneral erretirora bidali dituztela iragarri du Peruko Barne ministro Ruben Vargasek. «Demokrazia eta giza eskubideak defendatzen jarraituko duen Polizia nahi dugu, segurtasuna bermatuko digun Polizia», gaineratu du.

Vargas ministroak gidatuko du Polizia eguneratzeko Sagasti presidenteak iragarri duen batzordea, gizarte zibilaren parte hartzea ziurtatuko duena.

Errepresio bortitza deitoratzeaz gain, Sagasti presidente berriak Polizia eta hiritarrak berradiskidetzeko helburua agertu du. Fiskaltzak Merino presidente ohia eta Antero Flores-Araoz bere lehen ministroa ikertzeko agindu du.

Diálogo en Guatemala para «readecuar» las cuentas

El presidente de Guatemala, Alejandro Giammattei, inauguró ayer una mesa de diálogo con organizaciones civiles de índole económica para recoger propuestas para «una readecuación del presupuesto articulado a prioridades nacionales de desarrollo» después de que la presión en las calles le obligara a retirar su proyecto de presupuesto del Estado para 2021, que, según expertos, presenta amplias reducciones para temas sanitarios y de derechos humanos. Giammattei dijo ayer que las cuentas para 2021 serán las mismas de 2020 al considerar que «no hay tiempo» para elaborar otras antes del 30 de noviembre.

El texto aprobado el 18 de noviembre bajo estrictas medidas de seguridad fue calificado de «opaco» por legisladores de la oposición, que dijeron no haber tenido acceso al mismo.

En las protestas, dos manifestantes perdieron un ojo por el impacto de un objeto, supuestamente balas lacrimógenas lanzadas por la Policía Nacional Civil. El diálogo comenzó pese a que el Gobierno no reconocido ningún tipo de uso excesivo de la fuerza por los antidisturbios.GARA