BEGIRADA

Egia, justizia eta erreparazioaren faltan, memoria

Donostiako Udalak Mikel Zabalza omenduko du abenduaren 19an. Ekitaldia udaletxeko osoko bilkuren aretoan egingo da. Orbaizetan jaioa, Udaleko Tranbia Konpainiako langilea zen Zabalza. Guardia Zibilak atxilotu egin zuen eta, egun batzuk geroago, bere hilotza Bidasoa ibaian agertu zen. Ez dezagun ahaztu bere sendiari egia, justizia eta erreparazio eskubideak ukatzen zaizkiola.