D.L.

Nagorno-Karabakheko gerrako bi aldeak elkartu ditu Putinek Moskun

«Sei Asteko Gerra» amaitu eta bi hilabete eskasera, Errusiako presidenteak Azerbaijango eta Armeniako agintari gorenak deitu ditu Kremlinera su-etenarekin lotutako arazoak gainditzeko asmoz.

Errusiako presidenteak, Vladimir Putinek, Armeniako lehen ministroa, Nikol Pashinian, eta Azerbaijango presidentea, Ilham Aliyev, hartu zituen atzo Kremlinen. Nagorno-Karabakheko gerrako su-etena aztertzea eta frontearen erdian bizi direnen arazoak leuntzea izan zen bileraren helburua. Irailaren 27an hasi eta sei aste iraun zituen gerraren ostean, armeniarrek amore eman behar izan zuten Turkiaren laguntza zuzena jaso zuen Azerbaijango Armadaren aurrean. Azaroaren 9an aldeek sinatutako borroken etenaldiaren truke, Bakuk hainbat eskualde berreskuratu zituen bi aldeek aldarrikatzen duten Kaukasoko lurralde malkartsuan.

Kremlineko maizterra banaka bildu zen Azerbaijango eta Armeniako agintariekin. Ondoren, Aliyev eta Pashinian bata bestearen ondoan eseri ziren mahaian, Putin aurrez aurre zutela. Aurretik beste bi alditan izanak ziren elkarrekin, 2019an eta iaz. Azken gerraren ostean, baina, atzo bildu ziren lehendabizikoz.

Galtzailea eta garailea

Armeniako lehen ministroa oso ahulduta atera da krisitik, armeniarrek Nagorno-Karabakhen eta inguruetan kontrolatzen zuten lurraldearen %70 galdu baitute. Hori dela eta, atzoko argazkiak ez dio mesederik egingo. Aldiz, Azerbaijango presidentea, eta, bide batez, Aliyevtarren dinastia, indartuta atera da.

Sputnik berri agentziaren arabera, bileraren helburua su-etenaren nondik norakoak aztertzea izan zen, batik bat gerra zuzenean jasan zuten Nagorno-Karabakheko armeniarrengana laguntza eramateko dauden arazoak. Errusiak harreman onak ditu bi aldeekin eta Azerbaijanen eta Armeniaren arteko garraio blokeoa arintzea du xede.

Bere bitartekaritza esker su-etena lortu ondoren, Errusiak 2.000 militar bidali zituen Nagorno-Karabakhera, printzipioz bost urterako. Armeniarrek, berriz, lau barrutitatik alde egin zuten. Sobietar Batasuna hondoratu ostean Bakuk eta Erevanek abiatutako gerran (1992-1994), armeniarrak nagusitu ziren, eta, horri esker, Nagorno-Karabakh inguruko barrutietan bizi zen gehiengo azeria kanporatu zuten. Azaroaren 9ko akordioaren arabera, bi aldeek gerra amaitu zen uneko posizioetan jarraitu behar dute eta gerra-presoak eta hildakoen gorpuak trukatu behar dituzte.

Errusiako Armada indar armeniarren eta azerien arteko banaketa lerroan dago eta Nagorno-Karabakh eta Armenia lotzen dituen Latxingo korridorea segurtatu behar du. Erevanek, bere aldetik, Azerbaijan eta Nakhitxevan errepublika autonomoaren arteko lotura zuzena bermatu behar du. Armenia, Iran eta Turkia arteko Nakhitxevanen gehiengoa azeria da. Baku izan da, zalantzarik gabe, garaile garbia.

 

Kirguistán se abona al autoritarismo postsoviético

Sadir Zhaparov, aupado al poder en la llamada «revolución de octubre» en Kirguistán, ganó de manera aplastante en las elecciones presidenciales del domingo en la pequeña república centroasiática, donde los votantes también dieron la espalda al parlamentarismo en un referéndum.

Tras confirmarse su victoria, ensombrecida por una participación del 38,6%, la más baja desde 1991, Zhaparov anunció que Rusia seguirá siendo el «principal socio estratégico» de Kirguistán.

Según los resultados oficiales, el 81,3% de los votantes ha avalado derogar el parlamentarismo, vigente en el país desde la revolución de 2010, y volver a un presidencialismo fuerte, como el vigente en la repúblicas centroasiáticas exsoviéticas y en Rusia, donde trabajan la mayoría de emigrantes kirguises.

La oposición ha denunciado un fraude electoral masivo y acusa a Zhaparov de querer convertirse en un nuevo khan. GARA.