BEGIRADA

Itxaropenetik heriotzara, ordu gutxian

Atzo Indianako estatuak 16 urte preso zeramatzan Lisa Montgomery exekutatu zuen, heriotza-korridorean zegoen emakume bakarra eta azken 70 urtean heriotza-zigorra aplikatu dioten lehenengoa. Atzo bertan epaile federal batek exekuzioa bertan behera utzi zuen, baina ordu gutxira Auzitegi Gorenak erabaki hori atzera bota eta injekzio hilgarria jarri zioten. Bere abokatuak gogorarazi zuen Konstituzioak dioela zigorra arrazionalki ulertu ezin duen pertsona bat ezin dela exekutatu.