GARA
BARTZELONA

Hauteskundeak hiru hilabetez atzeratzea aztergai Katalunian

Gaur erabakiko du Generalitateak otsailaren 14rako deitutako bozei eusten dien ala ez. Hori bai, deialdia aurrera eramateko aukera gero eta urrunago dago, batik bat atzo Osasun Sailak bozak egitea egokiena ez dela esan ondoren. Hiru hilabeteko atzerapena izan daiteke.

Otsailaren 14an Katalunian egitekoak diren hauteskundeak azkenean maiatzera edo ekainera atzeratuko direla ematen du. Gaur hartuko du erabakia Generalitateak, alderdiekin hitz egin ondoren, baina deialdia bertan behera uzteko aukera indartu egin da. Izan ere, Kataluniako Osasun Sailak hauteskundeak hurrengo hilabetean egitearen kontrako iritzia eman zuen atzo.

Alderdi guztiak atzerapenari oniritzia emateko prest daude itxura batean. Filtratutako informazioaren arabera, PSC da otsailaren 14ko hitzorduari eutsi nahi dion alderdi bakarra.

Illaren apustua

Jakina da apustu handia egin berri duela PSCk, Salvador Illa Osasun ministroa ustekabean zerrendaburu bihurtuz, nahiz eta horrek pandemiaren kudeaketa uztea ekarriko dion. Kanpaina hasi arte ministro lanetan jarraitu nahi du Illak.

PSCren tesiaren ustez, konfinamendua ezartzen ez bada (eta Gobernu espainola ez da horren aldeko), hauteskundeak egingarriak dira «berme egokiak jarrita». Horrez gain, erabakia ez lukeela Generalitateak hartu behar uste du PSCk, Estatuko Hauteskunde Batzordeak baizik. Bozak atzeratzea erabakiz gero, Estatuko Hauteskunde Batzordera joko al du PSCk erabakia aldatzen saiatzeko? Ikusteko dago.

Atzeratzearen aldeko jarrera garbia agertu dute dagoeneko bai Ciutadansek bai CUPek, bakoitza esparru politikoaren mutur banatan dagoen arren. Eskuineko alderdiaren partetik honakoa esan du Carlos Carrizosa hautagaiak: «Ez dut nire burua kanpaina egiten ikusten zainketa berezietako unitateak gainezka dauden bitartean».

ERCren aldetik, Sergi Sabria Legebiltzarreko eledunak «arduraz jokatzea» eskatu die gainontzeko alderdiei eta otsailerako aurreikuspenak positiboak ez direla nabarmendu du. Illak izandako jokabidea ere kritikatu du. «Bere alderdiaren interesak interes kolektiboen gainetik jartzen dituen Osasun ministroa bakarra da», nabarmendu du.

Iritziak alde batera utzita, datuak kezkagarriak dira oso Katalunian: azken 24 orduetan 5.000 positibo zenbatu dituzte eta 2.501 lagun daude erietxeetan covid-19ak jota, 493 zainketa berezietako unitateetan.

Día decisivo para el suplicatorio de Puigdemont

El president Carles Puigdemont y los exconsejeros Clara Ponsatí y Toni Comín comparecieron ayer ante la Comisión de Asuntos Legales del Parlamento Europeo en la vista sobre el suplicatorio que el Tribunal Supremo español ha pedido para que se les retire la inmunidad como eurodiputados. Tras quince minutos de intervención y un turno de preguntas para cada uno, la Comisión debatió a puerta cerrada sobre la concesión del suplicatorio.

Puigdemont aseguró estar muy tranquilo y subrayó que respetará la confidencialidad de la sesión, en alusión el presidente de la comisión, el español de Ciudadanos Adrián Vázquez, que sí hizo declaraciones antes de su comienzo sobre su contenido.

Vázquez cuestionó que la sentencia de Bélgica que ha denegado la extradición de Lluis Puig «no afecta» al suplicatorio. El Tribunal de Apelación de Bruselas rechazó la euroorden al entender que el Alto Tribunal no es competente para juzgar a Puig. Este era el principal argumento de los eurodiputados para defender la retirada del suplicatorio pedido por el Supremo.GARA