Dabid LAZKANOITURBURU

Bidenek erreskate plan erraldoia aurkeztu du Etxe Zurira iristear dela

Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidente hautatuak, Joe Bidenek, 1,9 bilioi dolarreko plana aurkeztu zuen atzo, Kongresuan, ia hondoa jo duen ekonomia suspertzeko eta pandemiaren eragin izugarria baretzeko. Etxe Zurian sartzeko sei egun falta zaizkio agintari berriari.

Joe Bidenek, presidente kargua hartzeko sei egun falta zaizkiola, Ameriketako Estatu Batuetako Erreskate Plana aurkeztu zuen atzo iluntzean, (ostiral goizaldea Euskal Herrian) mundu osoan pandemiak kalte handiena eragin duen herrialdean produkzio-aparatua suspertzeko.

Johns Hopkins Unibertsitateak egin duen kontaketaren arabera, 387.103 hildako eta 23,3 milioi kutsatu utzi ditu dagoeneko koronabirusak (osteguneko datuak).

«Ez da zaila ohartzea belaunaldi askotan gertatu ez den krisialdi ekonomikoa eta bide batez osasun krisia pairatzen ari garela», azaldu zuen agerraldian. «Ekonomia errealari min izugarria egiten ari zaio eta ez dago denbora galtzerik», gaineratu zuen.

Milioika estatubatuarrek galdu dute lana eta horietatik 14 milioi alokairua ordaindu ezinik etxetik bidaliko dituzten beldur dira eta elikagai bankuetara jo behar dute bizirauteko.

18 milioi langile langabezia-aseguruaren menpe bizi dira eta 400.000 enpresa txikik itxi egin behar izan dute.

Kongresuaren babesa beharko duen ekimenak 1,9 bilioi dolarreko kostua izango du.

Besteak beste, pertsona bakoitzeko 1.400 dolarreko ordainketa zuzenak, irailera bitartean langabezia-aseguruan astero 400 dolarreko osagarria eta seme-alaben inguruko kredituak gehitzea aurreikusten du erreskate planak. Bide batez, 160.000 milioi dolar herritar guztiak txertatzeko lanetara eta txerto-dosiak banatzera zuzenduko dira, eta beste 50.000 milioi, botika berriak probatzera.

170.000 milioi dolar hezkuntzan inbertituko dira, besteak beste, pandemiaren erdian era seguruan zabalik jarrai dezaten.

Gutxieneko soldata federala orduko 15 dolarrera igoko da eta estatuetako gobernuek eta udal-administrazioek 350.000 milioi dolar izango dituzte.

Bi adar

Hori, AEBetako Erreskate Planari dagokionez. Izan ere, Bidenek berak beste Susperraldi Plan bat aurkeztuko du otsailean. Ordurako Etxe Zurian egongo da eta Kongresuaren bi ganberek egingo duten bilkura bateratuan aurkeztuko du.

Bigarren planak AEBetan zaharkituta dauden azpiegiturak hobetzea eta energia garbiak sustatzea izango du helburu.

Bitartean, herrialdeak egun bizi duen egoera larria arintzea da lehen planaren xedea. «Hitz egiten ari naizen bitartean, AEBetako 7 etxetik 1ean, 5etik 1ean beltzen eta latinoen etxeei dagokienez, ez dago nahikoa jatekorik». Erreskate planarekin, 12 milioi estatubatuar txirotasunetik ateratzea eta 5 milioi haurrek pairatzen duten pobrezia-egoera erdira jaistea espero du.

Horrez gain, eta orain arteko txertaketa-prozesua «izugarrizko porrota» izan dela salatu ondoren, bere lehen 100 egunetan 100 milioi biztanle txertatzeko konpromisoa hartu du Bidenek: «Lurra eta zerua astinduko ditut jendea txertatu dadin lortzeko». Goi-goitik laguntza beharko du, bai, negazionistaz edo pandemiaren gaitza txikiagotzen duen jendez gainezka dagoen herrialdeko agintari berriak.

Abenduan 900.000 milioi dolarreko plan ekonomikoa onartu zuen Kongresuak. Trumpek oztopatu egin zuen errepublikanoekin zuen lehia politikoaren erdi-erdian, baina azkenean amore eman eta legea sinatu zuen.

Trump se irá horas antes de que llegue Biden

El presidente saliente de EEUU, Donald Trump, dejará Washington el miércoles por la mañana, unas horas antes de la investidura de su sucesor, Joe Biden. Trump ya había anunciado que no asistiría a la ceremonia de juramento y volará a su club Mar-a-Lago en Florida. La capital está tomando el aspecto de un campo atrincherado con bloques de hormigón, alambres de púas y patrullas militares. Se han desplegado unos 21.000 efectivos de la Guardia Nacional y se han cerrado varias calles en torno al Capitolio. El FBI, que ha establecido una oficina específica para evaluar posibles amenazas, ha identificado hasta el momento a unos 200 sospechosos de participar en el asalto del pasado día 6 y ha detenido a un centenar.

Por su parte, el vicepresidente, Mike Pence, quien todavía no ha confirmado públicamente si acudirá a la toma de posesión de Biden, insiste en que la actual Administración facilitará una transición de poder «ordenada» y una investidura «segura», ya que «el pueblo estadounidense no merece menos».GARA