GARA
BILBO

Osasungintzako langileak txertoa jasotzen hasi dira

Aurreko egunetan iragarri bezala, Osakidetzako eta Osasunbideko langileak atzo hasi ziren covidaren kontrako txertoa jasotzen, oraindik oso modu mugatuan bada ere, beraiei Moderna botika-enpresarena ezarriko baitzaie, eta oso gutxi dira oraingoz heldu direnak.

Lakuako Gobernuak azaldu zuenez, EAEko lehen dosiak Gurutzetako Ospitalean jarri zaizkie Gurutzetako bertako, Basurtuko eta Urdulizko lehen lerroko profesionalei. Gaineratu zuenez, aurreikuspenen arabera, txertaketak datozen egunetan jarraituko du Osakidetzako gainerako erakundeetan, jasotako Moderna txerto dosien erdiarekin, hau da, 700ekin.

«Talde horren txertaketak pixkanaka eta mailaka jarraituko du, txertoen dosien eskuragarritasunaren arabera, bai Modernaren bai Pfizerren kasuan», gaineratu zuen Exekutiboak prentsa ohar batean, nabarmenduz osasun-langileekin burutuko den txertaketa-prozesua «adinekoen egoitzetako txertaketa-prozesuarekin batera egingo dela. Egoitza horietan, egoiliarrak eta langileak ari dira txertoa jasotzen.

Nafarroan, Osasunbideko langileez gain, instituzionalizatu gabeko mendekotasun handiko pertsonak eta haien zaintzaileak hasi dira txertoa jasotzen. Horretarako, txertaketan parte hartzen ari diren bi talde Etxarri Aranatzera eta Altsasura joan ziren herri horietako mendekotasun handiko auzokideei, haien zaintzaileei, Etxez Etxeko Arreta Zerbitzuko (EAZ) profesionalei eta osasun-langileei lehen dosiak ematera.

Etxarri Aranatzen 80 bat pertsona txertatu ziren, Iruñeko Gobernuak emandako datuen arabera, tartean Lehen Arreta Taldeko hamabost osasun-langile. Gainera, Nafarroako DYAren lankidetzari esker, mendekotasun handia duten hamabost lagun anbulantzian heldu ziren Etxarri Aranatzeko Udalak jarritako lokalera.

Altsasun, 115 laguni jarri zieten txertoa: mendekotasun handiko pertsonei eta zaintzaileei, Josefina Arregi klinikako langileei eta Lehen Arreta Taldeko 35 osasun-langileri.

Gainera, asteburuan, Refenan, 1.200 dosi baino gehiago jarriko zaizkie osasun-arloko profesionalei eta langile soziosanitarioei, Osasun Sailak azaldu zuenez. Gaineratu zuen Nafarroako Ospitale Gunea heldu den astelehenean hasiko dela bertako langileei txertoa jartzen, eta datorren astean zehar lehen dosiak San Juan de Dios Ospitalera, San Miguel Klinikara eta Nafarroako Unibertsitate Klinikara iritsiko direla.

Pfizerrek kopurua murriztu

Txertaketa prozesuari dagokionez, Pfizer enpresak atzo iragarri zuen heldu den astean Europara bideratutako dosi kopurua murriztu egingo duela, denbora tarte batean behintzat, bere azpiegitura moldatu nahi duelako produkzioa handitzeko. Gaineratu zuen dosiak ugarituko direla otsailaren bukaeratik aurrera, baina ikusi beharko da nola eragiten dion behin-behineko murrizketak abiatu berri den kanpainari.

Más puntos de vacunación en Ipar Euskal Herria

La responsable de la Agencia Regional de Salud en el Departamento, Maritxu Blanzaco, y el prefecto, Eric Spitz, explicaron ayer cómo se desarrollará la siguiente etapa de la campaña de vacunación, que a partir del lunes se extenderá a la población de más de 75 años y enfermos crónicos, y que desde el 6 de enero ha permitido vacunar a 2.619 personas en Ipar Euskal Herria entre residentes y personal sociosanitario. La previsión es que en las residencias para personas mayores y dependientes la vacunación se complete para primeros de febrero y, para ello, en Ipar Euskal Herria se habilitarán nuevos centros en Biarritz (Casino), Donibane Garazi (sala Laurhibar), Baiona (Casa de las Asociaciones), Donibane Lohizune, Angelu (Ocean), Maule y Kanbo. Maite UBIRIA