BEGIRADA

Barkamena ama ezkongabeei eta haien haurrei

Irlandako lehen ministroak barkamena eskatu die 1922 eta 1998 artean Eliza eta Estatuaren umezurztegietan tratu txar latzak jasan zituzten «ama ezkongabeei eta haien jaioberriei». Ikerketa baten arabera, instituzio horietan 9.000 haur hil ziren. Irudian, umezurztegian bizirautea lortu zuen Walter Francis, 2014an 800 haurren hezurdurak aurkitu zituzten Tuamgo santutegian.