BEGIRADA

Arduragabeak

Eusko Jaurlaritzaren txosten batek «kalte esanguratsuak» leporatu dizkio Zaldibarko zabortegia kudeatzen duen enpresari. Azken hori kontra agertu da eta adierazi du, edozein kasutan, ez litzatekeela «arduradun bakarra» izango. Gobernua eta enpresa elkarri mokoka dabiltzan bitartean, langile baten gorpuak bertan lurperatuta jarraitzen du. Ardurak hartzea eta zuzen jokatzea da falta dena.