MENDIBURUREN «TXALAPARTA», SAN TELMORA

San Telmo Museoak Remigio Mendibururen (Hondarribia 1931 – Bartzelona 1990) “Txalaparta” (1965) eskultura txertatu du bere bilduman eta erakusketa iraunkorrean. Pieza hau Mendibururen obraren eta euskal artearen pieza esanguratsua da, eta Ez Dok Amairu (1960-70) musika mugimenduaren ikono eta logotipoa izan zen. Artistaren familiari erosi dio museoak obra, haren lanak kontserbatu eta ezagutzera eman asmoz.Gorka RUBIO | FOKU