Juan Mari Etxabarri iruindarra libre da 23 urte preso eman ondotik
Juan Mari Etxabarri iruindarrak atzo goizean utzi zuen Sevilla II kartzela, 23 urte luzez preso egon eta gero. 1998tik egon da Arrotxapeakoa kartzelan, beti etxetik hagitz urrun. Sevilla Iruñetik 913 kilometrora dago.
2013an Sevilla II espetxean gose greba izugarri luzea egin zuten euskal presoetako bat izan zen Etxabarri. 31 egun eman zituen jan gabe, sufritzen ari ziren baldintza tamalgarriak hobetzearen alde eta osasun arreta falta salatzeko. Greba hartan 15 kilo baino gehiago galdu zituen Iruñekoak.
Presoen eskubideen alde, atzo 36 lagun elkartu ziren Iurretan eta 21 Gernikan. Igandean, berriz, 28 batu ziren Altsasun.

Brote de seis en una residencia de Bilbo con dos no vacunados

La reorganización arranca con el paso de Jaka a Baiko

La Ertzaintza protege en Abadiño una acción de la ultraderechista Desokupa

El PNV rebaja las tensiones de la sucesión enfadándose con el resto
