GARA
BILBO

Lluis Quilez zinemagileak jasoko du Fantrobia saria

Fant Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 27. edizioak Lluis Quilez zuzendari eta gidoilari bartzelonarrari emango dio Fantrobia saria.

Lluis Quilez zuzendari, gidoilari eta ekoizle bartzelonarrarentzat izango da Fant Zinemaldi Fantastikoaren 27. edizioko Fantrobia saria.

Quilezek 2003an hasi zuen ibilbide profesionala, “El siguiente” film laburrarekin. Nazioarteko 17 sari lortu zituen; besteak beste, 2004ko Europako film labur fantastiko onenaren Melies D'Argent saria. Gerora heldu ziren Sitgesen estreinatu ziren eta nazioartean 96 sari lortu zituzten “Avatar” (2005) eta “Yanindara” film laburrak (2009). “Avatar”, gainera, Oscar sarietarako sailkatu zen.

Quilez-ek 2015ean estreinatu zuen lehen luzea: “Out of the Dark”. Urte horretan ekoizle gisa hasi zen lanean, Euphoria Productions sortuz.

Ekoizle eta zuzendari gisa egindako lehen lana “Graffiti” film laburra izan da; Sitgesen estreinatu eta saritu zuten, nazioarteko beste 50 sari lortu baino lehen. Lan horrekin, Quilez 2017ko Goya sarietarako izendatu zuten eta Fant jaialdiaren 2016ko edizioan parte hartu zuen.

Aurtengo urtarrilean bigarren film luzea estreinatu du, “Bajocero”, Netflix plataformak ekoitzia. Hilabete bakarrean plataformako ingelesez besteko filmik ikusiena izatea lortu zuen.