BEGIRADA

Presazkoa da banatutako familiak berriz batzea

AEBetako Gobernua Joe Biden Etxe Zurira iristearekin gehien espero zen neurrietako bat martxan jartzen hasi da: Trump Administrazioak banatutako milaka etorkin familiak batzen hasi da. Oraingoz, lau ama elkartu ahal izan dira euren seme-alaba txikiekin. 5.000 inguru dira Trumpen Gobernuak euren familiengandik banatutako umeak. Irudian, etorkin familia bat El Pasoko mugan, AEBetako Mugetako Poliziak atxikita.