BEGIRADA

Kaltetuak, gehienetan bezala, herritarrak

Bilboko Udalak 1,3 milioi euro eskatuko dizkio UEFAri San Mames Eurokopako egoitza izateko proiektuan gastatutako diruagatik, Bizkaiko hiriburua txapelketatik kanpo utzi ostean. Bitxia, eskaera. Izan ere, Udalak nola pentsatzen zuen inbertsioa berreskuratzea zalerik gabe? Amorrualdiak amorrualdi, argia da galdera: nor arduratuko da zuloaz UEFAk ezikusiarena egiten badu?