BEGIRADA

Ongi etorria, Iruñeko euskaldunen elkargune berria

Azken egunetan bolo-bolo zebilen sare sozialetan eta inor gutxik zekien zehazki zer zen Laba izeneko proiektu hori. Atzo argi pixka bat bota zuten itzal horien gainean. «Iruñeko euskaldunon komunitatearentzako elkargunea sortzera goaz, non eta hiriaren bihotzean, Gaztelu plazan. Bazterretik erdigunera eraman nahi dugu euskara». Izan bedi Laba euskarak Nafarroan behar dituen astinaldi kultural berrietako bat.