GARA
BILBO

Mediterraneo aldeko espetxeetan ez da euskal presorik izango aurki

Lau preso lekualdatuko dituela iragarri zuen, atzo, Espetxe Zuzendaritzak. Horien artean dira Pedro Cano eta Orkatz Gallastegi, Mediterraneo aldeko espetxeetan geratzen ziren azkenak. Andaluzian beste batzuk badaude oraindik. Bestetik, hirugarren gradua onartu diote Olga Comesi. Lehen gradutik bigarrenera euskal preso ugari pasatu dituzte azken hilabeteotan, baina bigarrenetik hirugarrenerako urratsa gutxitan ari da ahalbidetzen Espetxe Zuzendaritza.

Lau preso lekualdatuko dituela eta bati hirugarren gradua emango diola jakinarazi zuen atzo Espainiako Espetxe Erakundeetako Idazkaritza Nagusiak. Bost preso horietako bi Euskal Herriratuko ditu; beste bi Euskal Herritik gertuago dauden kartzeletara hurbilduko ditu.

Castellóko kartzelan ziren bi euskal presoak hortik aterako dituzte, eta, hala, Mediterraneo aldean diren espetxeetan ez da aurrerantzean euskal espetxeratu politikorik izango, aurretik jada Albocasser, Villena, Picassent eta abar hustu zirelako.

Zehatzago, Pedro Cano Castellótik (575 km) Logroñora (170 km) lekualdatuko dute, eta Orkatz Gallastegi, Castellótik Salamancako Topasera (460 km). Biak 2002tik daude preso.

Aipatu bezala, beste bi Euskal Herriratu egingo dituela erantsi du Espetxe Zuzendaritzak. Raul Fuentes Kantabriako Duesotik Martutenera ekarriko dute, eta oraindik prebentibo egoeran den Gaizka Astorkizaga Madrilgo Soto del Realetik Basaurira lekualdatuko dute –Valentina Moriselirekin batera atxilotu zuten Astorkizaga eta duela aste batzuk iragarri zuten Euskal Herriratuko dutela–.

Horrez gain, hirugarren graduan sailkatuko dute Olga Comes, Iruñeko espetxean den presoa. Lehen gradutik bigarrenera euskal preso ugari pasatu dituzte azken hilabeteotan, baina bigarrenetik hirugarrenerako urratsa gutxitan ari da ahalbidetzen Espetxe Zuzendaritza.

Ostiralero bezala, ehunka lagun atera ziren kalera presoen urruntzearen amaiera exijitzeko eta euskal errepresaliatuen eskubideak aldarrikatzeko. Aplikatzen zaizkien salbuespen neurri guztiak berehala bertan behera uzteko eskaera plazaratu zuten Errenterian (96 lagun batu ziren), Antzuolan (28), Berrizen (19), Mutrikun (35), Getarian (30), Deban (40), Zarautzen (123), Lekeition (81), Durangon (57), Etxarri Aranatzen (65), Barañainen (21), Arbizun (45), Berriozarren (30), Gasteizen (310), Usansolon (20), Legorretan (17), Beran (17), Ugaon (57), Algortan (62), Ondarroan (125), Oñatin (56), Bergaran (35), Amurrion (75), Zornotzan (43), Lezon (19), Galdakaon (86), Hernanin (140)...

Nuevo manifiesto de apoyo internacional a Urrutikoetxea

Gerry Adams, Ken Loach, Noam Chomsky, Clementine Autain, Brian Currin, Diana Riba, Jose Bové... Hasta 370 personalidades de todo el mundo han solicitado expresamente mediante un manifiesto protección para el «negociador de la paz» Josu Urrutikoetxea.

El militante que puso voz al final de ETA tiene una nueva cita en los tribunales la semana próxima: una causa por la que fue juzgado en rebeldía y condenado en 2017 a ocho años de cárcel volverá a ser analizada, esta vez en presencia de Urrutikoetxea.

En octubre de 2020, el de Ugao compareció en París en dos juicios. El primero, relativo a la condena en rebeldía que recibió en 2010 (siete años de cárcel), se aplazó una primera vez a los días 22 y 23 de febrero y una segunda vez al 13 y 14 de setiembre de 2021.

Un segundo sumario se remitió por segunda vez a la fase de instrucción y es ese caso el que, de no mediar un nuevo aplazamiento, debe ser juzgado los 15 y 16 de junio en la capital francesa. GARA