BEGIRADA

Frankismoaren errepresioaren memoria osatzen

Manuel Andueza beratarra omendu zuten atzo, Donostian. 1970ean, Gipuzkoako hiriburuan, auto istripu baten ondotik, guardia zibil batek hiru tiro egin zizkion nafarrari eta bertan zendu zen. Inork ez du heriotzaren ardura bere gain hartu eta ikerketarik ere ez zen ireki. Estatu errepresibo baten biktima izan zela azpimarratu zuten antolatzaileek. Eta zenbat dauden oraindik aitorpenik gabe.