BEGIRADA

Izatez gogorra behar badu, boxealaria hobe

Rodrigo Duterte Filipinetako presidentea buruzagi autoritarioa da, eta gupidagabea den ospea lortu du droga-trafikoaren aurka egiten ari den gerra odoltsuagatik. Bere alderdia zatituta dago eta gehiengoak Manny Pacquiao boxeo izarraren alde egin du 2022ko hauteskundeetarako presidentegaia hautatzean. Nonbait, Filipinetako presidentetza testosterona kontua da.