Ion SALGADO
GASTEIZ

Banku publikoak exijitu dituzte pentsiodunek hamaika ekimenetan

Pentsiodunek Hego Euskal Herriko udalerri nagusietako kaleak hartu zituzten, atzo, herritarren zerbitzura egongo diren banku publikoak aldarrikatzeko. Izan ere, mobilizazioetan gogoratu zutenez, «bankuek eta, lehen, aurrezki-kutxek, zerbitzu publikoa ematen dute eta finantza bitartekarien funtzioa betetzen dute, jarduera ekonomikoa eta produktiboa errazteko. Baina, egia esan, herritar guztien eta, bereziki, adinekoen etsai handi bihurtu dira».

Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak herritarren zerbitzura egongo diren banku publikoak aldarrikatu zituen Hego Euskal Herriko hiriburuetan eta beste 70 udalerritan, atzo egindako mobilizazioetan.

Esan zutenez, «bankuek eta, lehen, aurrezki-kutxek, zerbitzu publikoa ematen dute eta finantza bitartekarien funtzioa betetzen dute, jarduera ekonomikoa eta produktiboa errazteko. Baina, egia esan, herritar guztien eta, bereziki, adinekoen etsai handi bihurtu dira».

Zoru klausulekin «eragindako kaltea» gogoratu zuten, eta IRPH hipoteka maileguen erreferentzia indizearen aplikazioa salatu zuten. Izan ere, «hipotekadunari eratze-gastu guztiak eta hipotekak irekitzeko gehiegizko komisioak ezartzeko praktika eta kreditu txartelen edo zordunketa txartelen komisioen gehikuntzak ohiko jardunbideak izan dira eta izaten jarraitzen dute, gobernuak edo epaileek zuzendu ez dituzten bitartean».

«Eragindako kaltea are handiagoa da adinekoentzat; harreman pertsonala desagertu egiten da eta telefono bidezko aurretiazko hitzordua ezartzen da, baina ez da beti kontuan hartzen. Eragiketak Interneten egin behar dira, 60 urtetik gorakoek gutxi ezagutzen duten tresna izanik. Hori guztia, bitxia bada ere, zure dirua eskuratzeko», gaineratu zuten.

Eta covid-19aren ondorioz hartu diren neurrien eragina kritikatu dute. Haien esanetan, «bulegoen itxierarekin eta langileen murrizketarekin batera, ilara lotsagarriak sortzen dira bulegoetako ateetan, eta, berriz ere, adinekoak dira kaltetuenak, beren adinagatik eta osasunagatik eguraldi txarrarekiko sentikorragoak baitira».

«Zer esan, landa-eremuari buruz. EAEko 251 udalerrietatik 60k ez dute ez banku sukurtsalik ez kutxazainik, eta 30.000 pertsona beren etxetik 5 kilometrotik gora egitera behartzen dituzte dirua erabili ahal izateko», gaineratu eta zenbait bankuk diru publikoa jaso zutela gogorarazi zuten. «Bankiaren erreskatea, egun Caixa Bankek xurgatua, 22.424 milioi euro kostatu zitzaigun, eta milioi horietatik 3.302 baino ez dizkio itzuli Estatuari», adierazi zuten, besteak beste, azken hilabeteetan izan diren kaleratzeei buruz hitz egin aurretik.

Ohartarazi zuten BBVAk 2.725 kaleratze eta 210 eszedentzia jasotzen dituen ituna adostu duela, eta Caixa Bankek 6.452 langileren kontratuak azkentzeko akordioa itxi duela.

ELA: «No avalen recortes en la reforma de las pensiones»

Ante la tramitación de la reforma de la pensiones y el vencimiento este jueves del plazo para que los partidos presenten sus enmiendas, el sindicato ELA compareció ayer en rueda de prensa para «exigir a PNV, EH Bildu y Podemos que no avalen ningún recorte ni la imposición del MEI», siglas del Mecanismo de Equidad Intergeneracional, diseñado para sustituir al actual Factor de Sostenibilidad y que esta central entiende que ofrecería «un cheque en blanco» a los gobiernos para recortar las pensiones en el futuro.

El secretario general Mitxel Lakuntza y los miembros del Gabinete de Estudios Mikel Noval y Janire Landaluze pidieron además a estas tres formaciones políticas que «incorporen las demandas de las organizaciones sindicales y sociales que mantienen una dinámica movilizadora en esta cuestión», y les ha recordado que sin sus votos el PSOE no puede sacar adelante la reforma.

Consideran que en las enmiendas se deberían contemplar una serie de puntos, como la eliminación de los recortes a la jubilación anticipada, la derogación del Factor de Sostenibilidad, la jubilación a los 65 años, la pensión mínima de 1.080 euros, recuperar los criterios de cálculo de las pensiones anteriores a la reforma de 2011, la actualización de las pensiones conforme al IPC o la capacidad para decidir el sistema de pensiones en Euskal Herria. GARA