BEGIRADA

Ereduak izatearen garrantzia

Neska gutxi ibiltzen ziren Brasilgo skate pistetan uztail amaieran Rayssa Lealek Tokioko Jokoetan skateboardingeko zilarra eskuratu zuen arte. 13 urteko neskatoa da Brasilen domina olinpikoa irabazi duen kirolaririk gazteena, eta bere lorpenak neskak pistetara eraman ditu. Haiek bezalakoa den kirolari gazteak bultzatuta, mutilen espazio ia esklusiboa zena bere egiten ari dira neskak.