A.A.
AGENDA

Bi partida larunbatean eta igandean Olaizolaren agurra Bilbon

Ligaxkaren bigarren jardunaldia larunbatean hasiko da, egun berean bi partida jokatuz. Batetik, Jokin Altuna eta Peio Etxeberria Bergaran neurtuko dira. Jaialdia 17.15ean hasiko da eta hirugarren partida Promozioko Txapelketakoa izango da: Dario Zubizarretaren aurka. Bestetik, kaiola Labritera itzuliko da Urrutikoetxearen eta Ezkurdiaren arteko demarekin. Jaialdia 17.30ean hasiko da eta hirugarren neurketa Promoziokoa izango da: Bakaikoa Zabalaren kontra.

Igandean, protagonismoa Bizkaia pilotalekuak hartuko du 17.00etatik aurrera. Jaialdia Egigurenen eta Larrazabalen arteko Promozioko partiduarekin hasiko da, ondoren Aimar Olaizolak bere azken norgehiagoka jokatuko du Bilbon –Albisurekin Urrutikoetxea eta Imazen aurka–, eta, azkenik, Bengoetxea eta Elordi neurtuko dira Lehen Mailako Lau eta Erdikoan.

Eta jardunaldia ixteko, astelehenean Tolosan Jaka eta Laso neurtuko dira. Jaialdia 16.30ean hasiko da Promozioko Txapelketarekin: Alberdi Salaberriaren aurka.