GARA
BILBO

Eraikuntza arloko bi langile hil dira lan istripuz Urnietan eta Amurrion

Eraikuntza sektoreko bi langile hil ziren atzo, Urnietan eta Amurrion gertatutako lan istripu banatan. 59 eta 54 urte zituzten, hurrenez hurren. Dagoeneko 51 langile zendu dira gutxienez aurten Euskal Herrian lanean. Prekaritateari amaiera emateko eskatu zuten sindikatuek eta hainbat mobilizazio deitu dituzte astelehen eta astearterako.

Dolu egunak dira berriro ere lan munduan. Urnietan eta Amurrion izan dira oraingo honetan lan istripu hilgarriak, biak eraikuntza sektorean.

Lehenengo istripua Urnietako kiroldegiko berritze obretan gertatu zen goizeko lehen orduan eta 59 urteko P.J.F.A. langilea hilik suertatu zen hormigoi kamioiaren lumak jota, ibilgailua ezegonkortu eta euskarrietako bat irauli zenean. Bigarrena Amurrioko etxebizitza bateko obretan jazo zen eta 54 urte zituen behargin autonomoak bizia galdu zuen altueratik erorita, LAB sindikatuak jakinarazi zuenez. Istripua 10.30ean gertatu zen, aldamioan zegoela.

Miguel Imaz enpresa ari da Urnietako kiroldegiko berritze lan horiek egiten, Udalak esleituta, eta zendu den langileak Pavimentos Tecnologicos Zarra enpresarentzat egiten zuela lan zehaztu zuen ELA sindikatuak.

Dagoeneko gutxienez 51 pertsona zendu dira aurten Euskal Herrian lanean. «Baina odoluste horren aurrean, badirudi inork ez duela ezer esaten, ez Urnietako Udalak, nahiz eta obraren sustatzailea izan eta bertako langileen osasuna eta bizitza bermatzeko eginbeharra izan, ezta Amurrioko kasuan ere, altueratik erortzeak eragindako laugarren lan-istripu hilgarria izan arren», esan zuen LABek.

Egun sektore honetako langileek «jasaten duten prekaritate egoera» salatu zuen ELAk, ikerketa bana eskatzearekin batera. Gainera, «etengabeko lege-urratzeak bai lan bai prebentzio legedian, lan baldintza ezin gogorragoei eta lan hauetan jasaten duten presioari gehituta, ezbeharrak gertatzeko koktel perfektu bilakatzen dira, kasu honetan gertatu den moduan», gaineratu zuen.

«Estatistika triste horien atzean egoera tamalgarrietan lan egitera behartuta dauden langileek pairatzen duten erabateko lan-prekaritatea dago, haien osasuna eta bizitza arriskuan jarriz. Egoera honek bai patronalaren bai erakundeen ibilbidean aldaketak sorrarazi beharko lituzke», gehitu zuen.

Ildo beretik, LABek lan heriotzen odolustea «egiturazko arazo» bat dela, «ez sektoreka aztertu daitekeen arazo huts bat» nabarmendu zuen. «Ez da zori kontua, prekaritatea da», ondorioztatu zuen.

Zentzu horretan, sektore guztietan hedatuta dagoen sarraskia bukatu dadin, premiazko neurriak exijitu zituen. «Administrazioek arazo hau agenda politikoan kokatu behar dute behingoz, lehentasunez. Beste alde batera begiratzeari utzi behar diote. Ezin dugu horrela jarraitu. Langile klasea nazkatuta dago», aldarrikatu zuen LABek.

CCOO sindikatuak azpikontratazioan jarri zuen fokua eta UGTk prebentzio legedia «ez da gastua, inbertsioa baizik» azpimarratu zuen.

Mobilizazioak izango dira astelehenean Amurrion eta asteartean Urnietan.

Confirman el origen profesional del cáncer por el que falleció un trabajador

El Juzgado de lo Social número 2 de Donostia ha rechazado los recursos presentados por la mutua Fremap y la empresa Fundike SLU contra la resolución del instituto de la Seguridad Social (INSS) que reconoció el origen profesional del «adenocarcinoma pulmonar» que originó la muerte de José Manuel M.A. en 2017, según informó ayer Asviamie.

La Asociación de Víctimas del Amianto de Euskadi indicó que Osalan emitió un informe que indicaba que el trabajador de fundición pudo estar expuesto a fibras de amianto «por lo menos en Fundiciones Tellería» y que constaba, además, «exposición a sílice y humos metálicos» en sus tareas en Fundike SLU, razón por la cual fue incluido en el Listado de Trabajadores expuestos al Amianto. Asviamie agregó que IMQ constató también que el fallecido estuvo expuesto «a sílice y otros contaminantes químicos», causó baja «por enfermedad común» en junio de 2016 y murió en abril del año siguiente. Su viuda solicitó que la enfermedad fuera declarada enfermedad profesional, lo que fue estimado en 2019 por el INSS, lo que supuso la concesión de mejoras en su prestación.

La mutua Fremap y Fundike SLU recurrieron la decisión.

En su fallo, el Juzgado donostiarra da por acreditado que «el trabajador tuvo exposición a dos cancerígenos», al amianto en Fundiciones Tellería y a sílice en Fundike SLU, por lo que distribuye la responsabilidad con un 73,13% para el INSS y el 21,87 % para Fremap. GARA