Asier ROBLES
BILBO

Kongresuaren atarian, 100.925 afiliatu dituela jakinarazi du ELAk

ELAk 100.925 afiliatu dituela jakinarazi zuen atzo hainbat komunikabidetako kazetariekin egindako solasaldian. Afiliatuen artean emakumeen portzentajea %43tik %46ra igo da 2017tik, eta igoera hori zerbitzuetan eta prekarizazio handieneko sektoreetan eman da batez ere. Azaroaren amaieran izango da kongresua.

ELAk, hainbat komunikabidetako kazetarien aurrean, sindikatuaren benetako afiliazio zifrak jakinarazi zituen atzo bere Bilboko egoitzan; horretarako, kazetarien eskura jarri zuen afiliazio datu errealak zuzenean egiaztatzeko aukera, betiere, noski, datu pertsonalak behar bezala babestuta. Horrela, egiaztatuta geratu zen ELAk 100.925 afiliatu dituela uneotan, hau da, 2017ko kongresuan baino ia 2.000 kotizatzaile gehiago (orduan 98.960 kide ziren). Sindikatuaren XV. Kongresua azaroaren 24an eta 25ean egingo da Bilbon.

ELAk nabarmendu zuenez, sindikatuko afiliatuen artean emakumeen portzentajea %43tik %46ra igaro da azken lau urteotan, eta igoera hori zerbitzuen sektoreari esker gertatu da batez ere (bertan emakumeen ehunekoak ia bikoiztu egiten du gizonena), hau da, «prekarizatuen» dagoen sektoreari esker. Emakumeen afiliazio ehuneko hori ia %50eraino igotzen da 39 urtetik beherako kideen artean.

Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak azpimarratu zuenez, afiliazioa «funtsezkoa» da ELAren «zeregin sindikala eta izaera bera ulertzeko». «Afiliazioak autonomia ematen digu, eta, autonomiak, independentzia eta askatasuna», zehaztu zuen. ELAren arabera, afiliazioari esker, sindikatuaren urteko diru sarreren %93 baliabide propioetatik lortzen dituzte. Portzentaje hori mantendu egin da azken lau urteotan. «100.925 langilek ahalbidetzen dute herrialde honetako proiektu kolektibo handienetakoa. Konpromiso horretan datza ELAren indarra, afiliazioak autonomia ematen digu, eta horrek aukera ematen digu langile klasearen interesak lehenesteko».

Balantze ekonomikoa

Atzoko agerraldian, ELAk bere egoera ekonomikoaren balantzea ere jakinarazi zuen. 2017tik 2020ra ia 104 milioi euroko diru-sarrerak izan zituen sindikatuak: kuotak, 95.880.076 euro; bestelako diru sarrera propioak, 1.509.271 euro; dirulaguntzak, 4.929.684 euro; parte hartze instituzionala, 217.183 euro; negoziazio kolektiboko funtsak, 679.077 euro; eta, bestelako diru sarrerak, 714.831 euro. Bestalde, 87,8 milioi gastatu zituen epe berean: ohiko gastuak, 84.060.196 euro; eta, hornidurak, 3.789.490 euro.

ELAko ordezkariek erresistentzia kutxaren indarra ere nabarmendu zuten agerraldian, ohiko gatazketan, greban dauden kideei 1.163 euro ematen baitizkie sindikatuak hilean laguntzetan. «Horrek azaltzen du ELAk lan baldintzak defendatzeko duen gaitasuna, greba oinarrizko elementua baita konfrontazioko negoziazio kolektiborako. Eta kutxari esker ez da enpresen menpeko elementua», azaldu zuen Lakuntzak. Afiliatu bakoitzaren kuotaren %25 bideratzen da kutxa horretara. «Badakigu grebak ez direla arrazoi hutsarekin irabazten, irauteko gaitasuna funtsezkoa da. Kutxa da afiliatuek greban daudenei ematen dieten laguntza, babesa eta animoa. Elkartasun ekintza paregabea da».

La reforma laboral y las pensiones, cuestiones principales

ELA dio a conocer cuales serán los objetivos del sindicato en este curso y realizó una pequeña valoración del contexto actual y de sus relaciones con el resto de agentes en el transcurso del encuentro de ayer.

En materia política dará importancia a la reforma de las pensiones y a la reforma laboral, por lo que ha pedido a PNV, EH Bildu y Unidas Podemos un «compromiso público» de que no aprobarán ningún recorte en pensiones y defenderán la derogación de la reforma laboral, una exigencia por la que se manifestará el 24 de octubre en Bilbo, Donostia, Iruñea y Gasteiz.

El secretario general de ELA, Mitxel Lakuntza, mostró el malestar del sindicato con el presidente de Confebask, Eduardo Zubiaurre. El líder de la patronal consideró que «la radicalidad que se vivió con ETA aún se ve en algunos conflictos laborales» y afirmó que conflictos como la larga huelga que se ha vivido en Tubacex tiene «unas consecuencias horribles». Ante ello, Lakuntza pidió respeto y aseguró que el sindicato no volverá a reunirse con Zubiaurre hasta que rectifique sus palabras.

Respecto a las relaciones con el Gobierno de Lakua Lakuntza también mostró su malestar e indicó que «con el único» con el que la central no se reúne es con el lehendakari Urkullu,«porque él no quiere». Asimismo, acusó a Lakua y a las diputaciones forales de alinearse con la patronal. «No aceptan el modelo sindical vasco y no respetan la democracia cuando les es contraria», dijo Lakuntza.

En cuanto a la posible huelga general en Euskal Herria, ELA no quiso poner fecha y señaló que la huelga se convocará «en el momento que sea más eficaz». Indicó que tomará una decisión tras analizar el contenido de las reformas laboral y de pensiones. A.R.