BEGIRADA

Talibanen errezeta droga mendekotasunaren kontra

Afganistanen talibanak boterera iritsi zirenetik, drogen mende bizi direnak biltzen diren tokietan ugaritu egin dira sarekadak. Batzuk harrapatu eta, behartuta, desintoxikazio zentroetara eramaten dituzte. Bertan gutxienez 45 egunez izaten dituzte, baldintza eskasetan. Hori bai, jendea bere borondatearen kontra zentroetan sartzeak ez dirudi oso eraginkorra, «tratamendua» amaitu ostean asko berriz itzultzen baitira drogak kontsumitzera.