BEGIRADA

Kalean, baliabide eta borondate faltagatik

Berri Otxoak plataformak atzo salatu zuenez, Barakaldoko udal zerbitzuen «saturazioak» eta etxebizitzarik gabeko pertsonak artatzeko baliabide faltak dozenaka lagunek kalean lo egin behar izatea eragiten dute. Are, nabarmendu zuenez, «udal gobernuak uko egiten dio Barakaldoko kaleetan bizi diren etxegabeen arazoa konpontzeko neurri integralak hartzeari». Eta, bien bitartean, negua gero eta hurbilago.