GARA
donostia
HIZKUNTZA GUTXITUAK HEZKUNTZAN

Hizkuntzak «desagerrarazteko» estrategia salatu du Kontseiluak

Katalunian eskolen %25, gutxienez, gaztelaniaz eman behar direla ebatzi duen Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia «oso larria» da Kontseiluaren ustez, eta iritzi du botere judiziala «hizkuntza komunitateen eskubideen aldeko ekimenen kontra» ari dela. Ikastolen Elkarteak uste du ebazpenak beharrezkoago egiten duela murgiltze eredua.

Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota du Kataluniako Generalitateak Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiaren (TSJC) epaiaren aurka jarritako errekurtsoa. Epai horren arabera, eskolen %25, gutxienez, gazteleraz eman behar dira. «Ondorioz, ikasleen arteko segregazioa saihesteko Katalunian ezarritako hizkuntza ereduaren oinarriak hautsi nahi dira».

Hala adierazi zuen atzo Euskalgintzaren Kontseiluak ohar batean. Gorenaren erabakia «oso larria» dela uste du, baina, «tamalez, azken urteotan botere judizialak abian jarritako estrategiaren barruan» kokatzen dela salatu zuen. «Esaten ari gara botere judiziala berezko hizkuntza komunitateen eskubideen aldeko ekimenen kontra ari dela, behin eta berriro, hizkuntza politika egiten ari dela, eta erabaki honek jarrera hori berresten du. Are gehiago, Kataluniari dagokionez, aspaldidanik izan du jomugan bertako eredu orokortu inklusiboa», nabarmendu zuen Paul Bilbao idazkari nagusiak.

Kontseiluaren arabera, Auzitegi Gorenaren erabakia «inertzia politikoak bultzatutako estrategia» baten parte da. «Izan ere, Kataluniako eredua abian jarri zenean, orduan ere saiatu ziren bertan behera uzten. Baina Auzitegi Konstituzionalak berak berretsi zuen ereduaren legezkotasuna, sistemak betebeharra duelako derrigorrezko hezkuntza bukatutakoan ikasleek hizkuntza ofizialetan gaitasun egokiak izan ditzaten», azpimarratu zuen Bilbaok.

Euskalgintzaren Kontseiluak txalotu egin zuen Kataluniako erakundeek hezkuntzaren eremuan hartutako erabakia, izan ere, «ikasleen arteko segregazioa saihesteko, hizkuntza konjuntzioaren ereduaren alde egin zuten, hizkuntza separatismoaren eredua baztertuz. Hau da, hizkuntza ereduetan oinarritutako sistema segregatzailea baino, ikasleen inklusioa bermatzeko ikasteredu orokortua abian jarri zuten. Eta ez dago zalantzarik horrek lagundu egin diola bizikidetzari».

«Are gehiago, Eskualdeetako edo Eremu Urriko Hizkuntzen Europako Gutunaren ebaluazio guztietan Adituen Batzordeak goraipatu izan du Kataluniako eredua bizikidetzari eta ikasleen arteko berdintasunari egiten dien ekarpenarengatik. Hartara, Auzitegi Gorenaren erabakiak hizkuntza ghettifikazioa, bereizkeria eta diskriminazioa eragiteko helburua besterik ez du. Betiere, egoera gutxituan dagoen hizkuntza desagerrarazteko estrategiaren barruan», ohartarazi zuen.

Eta instituzio, alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragile nagusien erantzun irmoa azpimarratu zuen. «Oso argi erakutsi dute Kataluniako lagunek haien eredua defendatzeko prest daudela, etsiko ez dutela, eta gizartearen babesa duen hezkuntza ereduarekin jarraituko dutela. Eta horrexegatik, Euskal Herritik babesa helarazteaz gain, bidegabekeria horren bozgorailu izango garela adierazi diegu bertako eragileei», esan zuen Kontseiluko eledunak.

«Berriki onartutako LOMLOE legearen arabera autonomia-erkidegoei aukera zabal dakieke irakas-hizkuntzaren inguruko erabakietan. Beraz, argi dago Auzitegi Gorenak ‘Damoklesen ezpata’ baliatu nahi duela», gaineratu zuen Bilbaok.

Eztabaida EAEn

Bestalde, euskararen normalizazioaren aldeko gizarte eragile nagusiak biltzen dituen Euskalgintzaren Kontseiluak gogoratu nahi izan zuen EAEn ere zabaldu berri dela hezkuntzaren legearen inguruko eztabaida. Paul Bilbaok azaldu zuen hezkuntza komunitatearen eragile nagusiek, Kontseiluarekin batera, “Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzen” proposamena jorratu zutela ikasleen arteko hizkuntza segregazioarekin amaitzeko.

«Ekainean, ‘Batuz aldatu’ dinamikaren barruan ehundik gora eragile sozialek, sindikalek eta abarrekoek adostu genuen euskaraz eroso arituko diren ikasleak hezteko ikasteredu orokortua ezarri behar dela. Inor bazterrean utziko ez duen eredua behar dugula, eta gutxien duenari gehiago emango diona. Gurean ere adostasun ikaragarri handia dago hezkuntzan jauzia egiteko», adierazi zuen Bilbaok.

Batasunerako deia egin zuen: «Aukera dugu EAEn ere hezkuntzan jauzia batasunetik egiteko. Katalunian bidea zabaldu zuten, oztopoak jartzen ari dira, baina oztopo horiek gaindituko dituzte. Hortaz, geu ere bide horri lotu behar gatzaizkio. Guztiok batera eginez gero, lortuko dugu. Orain da hezkuntzan jauzia egiteko unea».

Murgiltze ereduaren premia

Ikastolen Elkarteak ere gaitzetsi zuen erabakia eta iritzi du Auzitegi Gorenak emandako epaiak «premiazkoagoa» egiten duela «gure hezkuntza sistemaren lege berriak murgiltze eredua jasotzea eta hizkuntza ereduak indargabetzea».

Horrelako erasoak «maiz» gertatzen direla azpimarratu zuten, bai katalanaren bai euskararen aurka, eta ohartarazi zuten Auzitegiak «Kataluniako Hezkuntza Legea erreferentziatzat hartuta» epaitu duela kasu hau. Lege hori «ez da aldatu LOMLOE indarrean sartu zenetik, eta, beraz, testua bat dator LOMCEk Konstituzio Auzitegiak emandako epaien ondoren dioenarekin». «Beraz, epai hori aurreikus zitekeen», gaineratu zuen.

Hori dela-eta, uste du «ezinbestekoa» dela «euskal hezkuntza sistemak arautzen dituzten hurrengo legeek euskara gure hezkuntza sistemetako komunikazio hizkuntza eta ikaskuntza hizkuntza dela ezartzea».

El Govern llevará al Consejo de Europa el fallo del TS contra la enseñanza en catalán

El Govern de la Generalitat denunciará «en los próximos días» ante el Consejo de Europa el fallo del Tribunal Supremo (TS) español que limita la enseñanza del catalán en los colegios, por «vulnerar la Carta Europea de Lenguas Minoritarias», reveló ayer en Londres la consejera catalana de Acción Exterior, Victòria Alsina.

«El golpe del Tribunal Supremo al modelo de inmersión lingüística, que es un modelo de amplio consenso tanto a nivel político como social y una línea roja que este Gobierno no está dispuesto a que se cruce, es muy grave», declaró a un grupo de periodistas, durante un viaje de trabajo a Gran Bretaña.

«En este sentido, desde mi departamento denunciaremos ante el Consejo de Europa esta vulneración de la Carta Europea de Lenguas Minoritarias, que en su momento el Estado español ratificó y que incumple sistemáticamente», afirmó.

Numerosos políticos y representantes de la sociedad civil catalana han criticado este dictamen, que el president de la Generalitat, Pere Aragonès, consideró una «injerencia» y «una falta de respeto a los docentes» en Catalunya.

Aragonès exigió ayer al Gobierno de Pedro Sánchez que haga una «clara defensa» del modelo de inmersión lingüística después de que el Tribunal Supremo (TS) haya ratificado la obligación de un mínimo del 25% de enseñanza en castellano dentro del sistema educativo catalán.

Además, aseguró que la Generalitat actuará en consecuencia para defender el modelo de inmersión lingüística y no delegará la responsabilidad a los centros educativos: «Por lo tanto, esperamos que el Gobierno del Estado también lo haga».

Por su parte, el conseller de Educación de la Generalitat, Josep Gonzàlez-Cambray, aseguró que la ministra de Educación, Pilar Alegría, le dio «garantías» de que no ejecutará la decisión del TS.

En una entrevista en RAC1, aseguró que «no se está exponiendo a los directores de los centros» porque el departamento les da cobertura y no les pasa ninguna presión. «La escuela no debe decidir nada. Debe seguir haciendo el trabajo como hasta ahora y desplegando los proyectos lingüísticos como los tenía hasta hoy. La sentencia no nos afecta», manifestó.

Gonzàlez-Cambray dijo que, al contrario, frente al retroceso del uso del catalán que sugieren los estudios del departamento, tomarán «decisiones para que los proyectos lingüísticos den respuesta a la Ley de Educación de Catalunya».

Las reacciones fuera del Govern tampoco se hicieron esperar. La ministra de Política Territorial y portavoz del Gobierno español, Isabel Rodríguez, defendió que el Ejecutivo no tiene las competencia para ejecutar la sentencia del Supremo, ya que la Educación está en manos de las comunidades y, por lo tanto, de la Generalitat. En todo caso, Rodríguez defendió que el Ejecutivo español respeta las sentencias y las ejecuta cuando le corresponde.

En cambio, el secretario de organización del PSC, Salvador Illa, aseguró que preferiría que el porcentaje de enseñanza en castellano en las escuelas catalanas fuera «flexible» y que cada centro pudiera escoger en función de su situación.

En una entrevista en Ser Catalunya, Illa también expresó su respeto por las decisiones judiciales y destacó que los socialistas mantienen un «compromiso claro» con el catalán como lengua vehicular.

Finalmente, UGT Catalunya reafirmó su «compromiso» con la inmersión lingüística después de conocer la decisión del TS. En un comunicado, el sindicato calificó el modelo catalán de «herramienta de cohesión de primer orden e imprescindible de la escuela catalana».GARA