Eduard RIVAS
EFE
B

GUANTANAMOKO ESPETXEA, HOGEI URTE ETA ORAINDIK ZABALIK

Guantanamoko espetxea ireki eta hogei urtera, base militar estatubatuarrean preso jarraitzen dute 39 lagunek. Irailaren 11ko atentatuen erantzun gisa ireki zuen George W. Bushek eta Barack Obamak ez zuen itxi. Bertan jarraitzen du Joe Biden presidentearekin ere.

Guantanamoko espetxeak hogei urte bete zituen asteartean Ameriketako Estatu Batuetako «terrorismoaren aurkako» borrokaren sinbolo polemikoenetarikoa izan arren. Gaur egun, 39 preso aterpetzen ditu, eta Joe Biden presidentearen promesak gorabehera, oraindik ez da espetxearen itxiera baieztatu. Base militar estatubatuar batean dagoen Kubako Guantanamoko badiako atxiloketa-zentroa 2002an ireki zen, George W. Bush presidentearen aginduz (2001-2009), 2001eko irailaren 11ko atentatuak aitzakiatzat hartuta.

«Hogei urte geroago, ukaezina da Guantanamoko badiako espetxea porrot legal, moral eta etikoa dela. Injustiziaren, torturaren eta mespretxuaren munduko ikurra da, zuzenbide estatuaren kontrako ikurra», esan dio Efe agentziari Hina Shamsi AEBetako Askatasun Zibilen Batasuneko Segurtasun Nazionaleko zuzendariak (ACLU, ingelesez).

Afganistanen eta Iraken atxilotutako ustezko 800 «terrorista» izan dituzte gatibu Guantanamon eta ezkutuko atxiloketa eta tortura programak indarrean izateagatik egon da jomugan. Izan ere, besteak beste, presoek lo egin ez zezaten teknikak eta itoaldiak baliatu dituzte bertan.

Gehiegi luzatzen ari den itxiera

AEBek 540 milioi dolar gastatzen dituzte urtero Guantanamo mantentzeko. Egun 39 gizon daude bertan preso, eta horietako 27k ez dute inolako kargu penalik beren aurka, Human Rights Watch (HRW) gobernuz kanpoko erakundeak espetxearen hogeigarren urteurrena dela eta argitaratutako txostenaren arabera. HRWren aburuz, AEBek praktika horiek erabiltzeak giza eskubideen nazioarteko sistema osoa kaltetu du, beste herrialde batzuen abusuak lagundu dituen neurrian, gehiegikeriak justifikatzea errazagoa eginez.

Guantanamok sortu zuen polemika hainbestekoa izan zen, ezen espetxea ixtea Barack Obamaren (2009-2017) promesa handienetako bat bihurtu baitzen, nahiz eta inoiz ez zuen bere konpromisoa bete. Obamak presoak AEBetako kartzeletara bidali nahi izan zituen, baina Kongresuak, gehiengo errepublikanoarekin, hainbat aitzakiarekin blokeatu zuen ahalegina, eta Gobernuak beste herrialde batzuetara eraman zituen gatibuak.

Donald Trump (2017-2021) Etxe Zurira iritsi zenean, Gobernuak alde batera utzi zituen bere aurreko planak, eta lau urtean gatibu bakar bat eraman zuen.

Trumpen burutazioa

“The Washington Post” egunkariko Yasmeen Abutaleb eta Damian Paletta kazetariek argitaratutako liburu baten arabera, Trumpek bi aldiz iradoki zion bere taldeari covid-19ak kutsatutako pertsonak Guantanamora eramateko aukera, pandemiaren hasieran.

Joe Biden egungo presidenteak berriro ekin dio espetxea ixteko promesari, baina Obamak bere garaian izan zuena baino askoz ere profil diskretuagoarekin, eta hori kritikatu dute gizarte zibileko erakundeek. Joan den urtean, Jen Psaki Etxe Zuriko bozeramaileak esan zuen egungo Administrazioaren «helburua eta asmoa» kartzela ixtea dela, nahiz eta ez den Bidenen agendako gai nagusi bat lehendakaritzako lehen urtean.

Handik gutxira, Gobernuak baimena eman du hiru preso Guantanamoko basetik ateratzeko. Oraindik 39 geratzen dira, Bushen Administrazioan Guantanamoko instalazioetatik igaro ziren 780 presoetatik urrun, baina oraindik ere hortxe.

Joan den udan, AEBek Abdul Latif Nasir Guantanamoko azken preso marokoarra bere herrialdera itzuli zuten. Bidenen Gobernuak Marokora itzultzen duen lehen presoa bilatu zen, baina ordutik ez da aurrerapen berririk izan.

ACLUko Segurtasun Nazionaleko zuzendariak Eferi esan dionez, «Biden bere hitza betetzera behartu behar da, bere Administrazioak hori egin dezake eta borondate kontua besterik ez da». «Biden presidenteak giza eskubideen, arraza-berdintasunaren eta justiziaren alde egiten badu, neurriak hartu eta Guantanamo behin betiko itxi behar du», adierazi du Shamsik.

Amnesty International gobernuz kanpoko erakundeak azken astean kaleratutako jakinarazpen batean salatu duenez, «AEBetako Gobernuak giza eskubideen aurkako bortxaketa larriak egiten jarraitzen du Guantanamon», izan ere, «preso horietako inork ez du bidezko epaiketarik jaso eta atxilotuta jarraitzen dute prozesu oro urratuz».

Expertos de la ONU denuncian violaciones implacables en la cárcel

Un grupo de expertos de Naciones Unidas denunció este lunes que en la prisión de máxima seguridad de la base militar estadounidense de Guantánamo, en Cuba, se cometen continuas «violaciones implacables» de los Derechos Humanos. «Practicar detenciones arbitrarias sin juicio, acompañadas de tortura o malos tratos, son simplemente inaceptables para cualquier gobierno, en particular para un gobierno que tiene el derecho declarado de proteger los Derechos Humanos», criticaron los relatores.

Así, el grupo lamentó la continua detención de personas, «muchas de las cuales nunca han sido acusadas de ningún delito», en un lugar «definido por el uso sistemático de la tortura y otros tratos cueles, inhumanos o degradantes» contra «cientos de hombres traídos al lugar y privados de sus derechos fundamentales».

La prisión de Guantánamo es, por tanto, el símbolo de una falta de rendición de cuentas y de la «impunidad» de la que gozan los responsables, dijeron los expertos de la ONU, que censuraron que «cuando un Estado no responsabiliza a quienes han autorizado y practicado la tortura (...) envía una señal de complacencia y aquiescencia al mundo».

Es por esto que instaron una vez más al Gobierno de Estados Unidos a que proceda al cierre de las instalaciones y devuelva a los detenidos a sus hogares o, en todo caso, a terceros países seguros. Además, pidieron a la Casa Blanca que brinde reparación a quienes se hayan visto afectados por las prácticas desarrolladas en la prisión y que obligue a los responsables de estas a que rindan cuentas en base a las leyes internacionales de Derechos Humanos.

También el presidente de Cuba, Miguel Díaz-Canel, criticó este martes los «escandalosos abusos» cometidos en la cárcel de EEUU ubicada en el territorio «ilegalmente ocupado en la bahía de Guantánamo» y que lleva veinte años operativa. Criticó en Twitter que esos abusos se han cometido en la prisión abierta por el entonces presidente de EEUU George W. Bush como parte de la lucha antiterrorista desplegada por Washington tras los atentados del 11 de setiembre.

En esa línea, el ministro cubano de Exteriores, Bruno Rodríguez, apuntó en la misma red social que la «base naval de EEUU en Guantánamo (oriente de Cuba) alberga la historia de 20 años de ignominia». El canciller manifestó que allí han estado «780 personas detenidas arbitrariamente, sin juicio o debido proceso, incluidos menores. No pocos de ellos víctimas de torturas y tratos degradantes violatorios de los derechos humanos».GARA