Erantzukizuna
Harkaitz Canoren “Twist” nobelako pasarteetako batean Diego Lazkano protagonistak eta Gloria lagun eta artistak eztabaida sutsua dute “Enola Gay”-ko kopilotu Robert Lewisek Hiroshimaren bonbardaketa atomikoan jokaturiko rolaren gainean. Aipatu pasartea aztertzen ari gara klasean eta ikasle batek dio Gloriaren ikuspegiarekin bat datorrela: ezin dugu Lewis Hiroshimaren suntsiketagatik epaitu, jasotako aginduak betetzera mugatu zenean. Sarraskiaren erantzulea, beraz, ez da kopilotua, hari aginduak eman zizkioten horiek baizik. Gogora ekarri dugu horixe izan zela, hain zuzen, beren kontrako epaiketetan nazi eta nazien laguntzaileetako askok erabili zuten argudioa: errua ez zen haiena, aginduei jarraitu besterik ez baitzuten egin. Obedientzia bizitza sozialaren egituraren oinarrizko elementua dela esaten digu Doris Lessingek: taldeak ematen dio gizabanakoari izana eta babesa, eta horregatik zaila da talde mentalitatearen kontra egitea. Baina ez da ezinezkoa. Kontrakoa argudiatzea gizakiak pentsamendu kritikorako ahalmena duela ukatzea litzateke. Hersturarik ez dagoen bitartean (norberaren bizia bera arriskuan ez dagoenean), bat beti da bere ekintzen erantzule, aginduak bete ala ez.
Inoiz palestinarrek justizia lortzen badute, ikustekoa izango da Xireen Abu Akleh hil duten soldadu israeldarrek nola azalduko dituzten beren ekintzak. Aginduak bete izanaren aitzakia erabiliko dute haiek ere ala beren gain hartuko dute urte hauetan guztietan eragindako heriotzen eta minaren erantzukizuna?

Un donostiarra de 44 años está en coma tras ser atacado por un grupo de ultras en Soria

«Alguien del entorno de Juan Carlos I nos ofreció 100 veces más dinero para no publicar»

«Hertzainak-en itzulerari buelta emateko ‘desintoxikazioa’ egin dut»

Paracaidistas asaltan Lizarra y Tafalla, las atalayas de EH Bildu
