GARA
BILBO

Confebaskek etxeko langileen eskubideak urratzen dituela salatu du LABek

LABek salaketa aurkeztu zuen atzo EAEko Auzitegi Nagusian, Confebasken aurka, etxeko langileen negoziazio kolektiborako eskubidea urratzeagatik. Izan ere, sindikatuak azaldu zuenez, «ekainaren 9an, Confebaskek ukatu egin zuen EAEko etxeko langileentzako lehen hitzarmen kolektiboa sortzeko lehen negoziazio mahaia eratzea».

LABen etxeko langileen atal sindikalaren asanbladan, negoziazioaren hurrengo urratsetan politikoki eta sozialki eragiteko konfrontazio-agenda bat adostu zen, eta hurrengo ekintzak uztailaren 9an eta 13an izango direla jakinarazi zuen.

Sindikatuen bilerara deitu du LABek, prozesu judizialean eta ekintza sindikaletan hurrengo urratsak elkarrekin lantzeko. «Negoziazio kolektiboa langileen eskubidea da, eta patronalak ezarritako mugei aurre egingo diegu.