GARA
DONOSTIA

Udan Donostiara bidalitako udaltzainen %90 erdaldun elebakarrak direla salatu dute

Donostiako Udaltzaingoen kotxe bat kalen.
Donostiako Udaltzaingoen kotxe bat kalen. (Gorka RUBIO | FOKU)

LAB sindikatuak salatu duenez, uda honetako ordezkapenak egiteko Arkautetik Donostiara bidali dituzten udaltzain «ia guztiak» erdaldun elebakarrak dira.

Hori horrela, udaltzain berri hauek herritarren «hizkuntza hautua errespetatzeko gai ez direla» ondorioztatuta, LABek udako kontratazio hau bertan behera uzteko eta bere kontratazio propioa egiteko eskatu dio Donostiako Udalari, «udan lan egingo luketen udaltzain euskaldunen lan poltsa osatuz».

Sindikatuak gogorarazi du ez dela «arazo berria», Arkautetik bidalitako udako udaltzainen artean «beti izaten baitira euskara ez dakitenak». Hala ere, azken hiru urteetan egoerak okerrera egin duela ohartarazi du LABek: «Hasieran salbuespena zena egun gehiengo handia bihurtu da. Gauzak horrela, herritarren hizkuntza eskubideak etengabe bortxatuko dira».