Jon ORMAZABAL
PILOTA

Altuna-Imaz nagusi, Labe Garaiak berriz piztu zituztela zirudien Barakaldon

Bero izugarriak erasanda, Jose Javier Zabaleta ondoezik sentitu zen partidaren zati luze batean, 5-9an aldagelara ihes egin zuen, zorabiatuta, burua freskatzera eta muturreko egoera horretan erosoago aritu ziren gipuzkoarrek etekina atera zioten.

Beroak eraginda, ondoezik sentitu zen Zabaleta partidaren erdialdera.
Beroak eraginda, ondoezik sentitu zen Zabaleta partidaren erdialdera. (Aritz LOIOLA FOKU)

Euskal Herri osoak labe erraldoi bat dirudien garaiotan, gure inguruko fundiziorik handiena izan duen herrian jokatzea tokatu zitzaien atzo Barakaldon iragarrita zeuden zortzi pilotariei eta garai bateko Labe Garaiak berriz piztu izan balituzte bezala jokatutako estelarrean Altuna-Imaz izan ziren hobekien moldatu zirenak. Muturreko egoeran jokatzea tokatu zitzaien pilotariei -pilotaleku barruan zegoen termometro batek 32,8 gradu markatzen bazituen ere, sentsazioak askoz itogarriagoa zirudien- eta ezohiko baldintza horiek goitik behera mugatu zuten pilotarien jarduna. Tenperatura denentzat bera bazen ere, Jose Javier Zabaleta izan zen erasanena. Laugarren tantotik aurrera zorabiatuta ere ibili zen etxarrendarra eta mediku eta enpresetako ordezkariek ondo sentitzen ez bazen partida bertan behera uzteko esan zioten arren, burua iturrian freskatuta jokatzen jarraitu zuen eta partida amaitzea lortu zuen, irabazterik ez, ordea.

Pilotarien osasuna arriskuan zegoen sentsazioarekin jokatu zen partida osoa -Jaka esaterako bezperan jokatutakoa zen Zornotzan- eta aipatu bezala, beroak erabat baldintzatu zuen partida, Zabaletaren unerik larrienetan ireki baitzuten markagailuan zuloa horren erasanda aritu ez ziren Altuna eta Imazek.

Bosna berdinduta izatetik 5-15 aurreratu zen bikote gipuzkoarra eta hortik aurrera Jaka-Zabaletak erreakzio on bat izan bazuten ere &dle;-atzelariak hobera egin zuen partida luzatu ahala-, aparteko zailtasunik gabe kudeatu zuten lortutako aldea amezketarrak eta oiartzuarrak, nahiz eta tenperaturak denei erasan eta ohikoak ez diren huts batzuk pilatu zituzten denek.

ALTUNA BADATOR

Baina eguratsak izandako eraginaz harago, partidak utzi zuen beste irakurketarik. Esaterako, behar zuen atsedena hartuta, Jokin Altuna berriz ere bere mailarik onenera bidean dela. Itzuli zenetik fresko ikusi dugu, batez ere eskuinarekin, baina pixkanaka-pixkanaka ezker hori ere ohikoa duen zehaztasuna berreskuratzen ari da, nahiz eta oraindik titare batekin aritzera erabat ohitu ez den. Imaz ere sasoiko heldu da uda hasiera honetara, hori ez da nobedadea, baina 5-10ean errebotean jarri zuen pilotakada latza ez da horren ohikoa, nahiz eta lautik-eta askotan gozatzen dituen aukerako pilotak.

Eta Erik Jakak denetarik izan zuen pixka bat. Bezperakoaren bidetik, erasoan oso eraginkor hasi zen, kontraerasoan Altunari mina ere egin zion sarri zabaletik, baina bere atzelariaren txakalaldiak asko eragin zion eta amaierarako ere bera Zabaleta adina edo gehiago erasanda ikusi genuen. Labea itzaltzeko botoiari ere emango al dio norbaitek berandu baino lehen?

La Uni recupera el brillo de los mejores tiempos

Está claro que el terremoto que ha sacudido la cesta, con epicentro en Gernika, se está extendiendo imparable por toda nuestra geografía y otro punto neurálgico de este deporte como la Uni de Markina-Xemein recuperó sus tiempos de vino y rosas con un festival el día del Carmen perfecto de emoción y ambiente en el que Erkiaga y el local Zabala repitieron el triunfo de las Winter Series tras imponerse a Olharan-Etcheto (14-15, 15-11 y 5-2) en un partido con doble remontada.

La final del Grand Slam de Markina-Xemein ha sido el colofón a un campeonato magnífico. El momento de éxtasis después de seis jornadas de borrachera de Jai Alai. La cesta-punta vive una etapa de cambio y lo ocurrido en la Universidad de la Pelota es un punto de inflexión y sin retorno para el templo sagrado del este deporte. Hace tan solo un año no podríamos ni imaginar a cientos de personas coreando los nombres de «Erkiaga-Zabala» al ritmo de los White Stripes en la Uni. El 16 de julio del 2022 entrará en la historia de Markina-Xemein como el día en el que su histórico frontón, literalmente, explotó. Los pelotaris no fallaron y ofrecieron una final de gran calidad, muy disputada y emocionante. Los locales se llevan la txapela tras una gran remontada.

En Markina-Xemein toca descansar y un poco de reposo para asimilar y reflexionar sobre lo ocurrido. Pero esto no para, Gernika, el epicentro, tomará pronto el testigo. GARA