Gasteizko elizbarrutia EUROPA PRESS
BEGIRADA

Herriarekiko distantziak eragindako beste polemika bat

Eliza Katolikoaren mundu-ikuskeraren ondorioz, bertako hierarkiako kideek adierazpen polemiko surrealistak egiten dituzte noizean behin, instituzioaren eta jendartearen arteko distantzia handiaren adierazle. Atzo Juan Carlos Elizalde Gasteizko apezpikuaren txanda izan zen. Jaietako egun handian, «erasoak» eta azkenaldian hainbat emakumek jasandako «ziztadak» salatzearen eta «drogak, alkohola eta pornografiarekiko esposizioaren aurrean ezikusiarena egitearen moral bikoitza» izan zuen hizpide. Irudian, ezkerrean, Elizalde apezpikua.