Luis JAUREGIALTZO FOKU
BEGIRADA

Beste aurrerapauso bat Lekeitioko jaietan

Lekeitioko Udala osatzen duten alderdiek atzoko osoko bilkuran aho batez onartu zutenez, aurtengo San Antolin jaietatik aurrera Antzara Egunean soilik antzara artifizialak erabiliko dira. Polimerozko antzarak 2014an hasi ziren erabiltzen eta aurrerantzean ez da gehiago benetako antzararik erabiliko. Emakume batek kaxarranka lehen aldiz dantzatu duen urte berean hartu du erabakia Udalak. Lekeitioko jaiak XXI. mendean murgiltzen ari diren bitartean, badira oraindik ere gainditu beharreko tradizioetan gotortutako herri eta instituzioak.