KLIK

Donostian emakumeak ere harri jasotzen

Donostiako Aste Nagusian, Trinitate plazaren erdian, harri jasotzaileak aurki ditzakegu urtero. Aurten nobedade batekin iritsi da, gizonezkoen Igeldoko Harriari lehendabiziko aldiz emakumezkoen Uliako Harria Txapelketa gehitu baitzaio; biak Urrezko Koparekin lotura estua dutenak. Gainera, gizonezko baino emakumezko gehiagoren parte hartzea egon zen larunbatean eginiko ekitaldian. Irabazleak izan ziren Mikel Lopetegi, 134 kiloko harriari 17 jasoaldi eginda, eta Karmele Gisasola, beste bederatzi emakumeren aurka 70 kiloko harria 16 aldiz jasota. Andoni CANELLADA | FOKU