GARA
GIZA

Gutxienez 41 lagun hil eta 14 zauritu dira Egipton, Gizako elizan izandako sutean

Suhiltzaileak su hartu zuen elizaren kanpoaldean.
Suhiltzaileak su hartu zuen elizaren kanpoaldean. (Khaled DESOUKI | AFP)

Egipton, Kairo hiriburuaren kanpoaldean den Giza herriko eliza batek -Abu Seifein (edo San Merkurio) eliza koptoak- su hartu eta gutxienez 41 pertsona hil ziren atzo, baita 14 zauritu ere. Hala jakinarazi zuen Eliza ortodoxo koptoak.

Lehenengo ikerketek ziotenez, ezbeharra ehunka lagun bildu zituen elizkizun batean gertatu zen, eraikinaren bigarren solairuko aire girotuko aparatuan izandako akats elektriko baten ondorioz. Bertan gela batzuk zeuden, Barne Sailak jakinarazi zuenez. Sugarretatik eta ketik ihesi abiatu ziren denak, “Al Ahram” tokiko hedabideak aipatutako Barne Ministerioko iturrien arabera. Suak ke laino handia sortu zuen eta hori izan zen heriotzen eragile nagusia.

Hildakoen artean haurrak ere badaude

eta ez zen baztertzen kopurua handitzea, zauritutako batzuen larritasuna ikusita, Eliza koptoko bozeramaile batek ohartarazi zuenez.

Osasun Ministerioko bozeramaileak, Hosam Abdel Ghaffarrek, baieztatu zuenez, Kairoko eta Gizako gobernuen ospitale guztiak larrialdi egoeran zeuden. 30 anbulantzia jarri ziren martxan zaurituak erietxera eramateko.

Sutea kontrolatzea lortu eta suhiltzaileek hozteko operazioa bukatu zutenean, Fiskaltzako talde bat eraikinaren hondakinetan sartu zen suaren jatorrian gehiago arakatzeko. Abdelfata al-Sisi presidenteak, bitartean, doluminak eman zizkion Eliza koptoko aita santuari, Alexandriako Tawadros II.ari.